Berriak Segurtasuna
Eu

Txema Agirreren plazak berau oroitzeko plaka ofizial bat du gaurtik aurrera

2014.eko ekainak 04
Omenaldian ikur bat jarri dute, eta ETAk hildako agentearen kideek ekitaldian parte hartu dute
 
ETAk 1997ko urriaren 13an erail zuen Txema Agirre ertzainaren lankideek omenaldia egin diote gaur eguerdian Bilbon, plaka ofizial bat jartzearekin batera. Haren izena daraman plazan izango da, Guggenheim museoaren ondoan, hantxe galdu baitzuen bizia.
 
Plaka jartzeko ekitaldian Deustuko ertzain-etxeko Txema Agirreren beraren kideek parte hartu dute, eta gaur eguerdian izan da bere izena jarri dioten plazan. Amaitzeko, Bilboko Segurtasun Arloko zinegotzi delegatu Tomás del Hierrok Txema gogoratzeko hitz batzuk esan ditu. Gainera, Bilboko ertzain-etxeko buru Todor Arestik nabarmendu duenez, «Bilboko Udalak plaka hau jarri nahi izan du Txema Agirre ertzainari gorazarre egiteko, bai eta gure gizartea justuagoa izan dadin beren bizitza eman duten ertzain guztiei ere».

Omenaldia amaitzeko, Ertzaintzaren bandera bat eman diote Maite Mollinedo Txema Agirreren alargunari, eta euskal poliziaren ereserkia jo dute.

Txema Agirreren kide, senide eta lagunez gain, Ertzaintzako buru Jorge Aldekoa, Ertzaintzako agintariak eta Bilboko Udaltzaingokoak izan dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau