Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Etxebizitza Plan zuzendariaren laguntzen eskaera egiteko epea irekiko da

2014.eko ekainak 04

EHAAk gaur argitaratu du Etxebizitzako sailbuordearen ebazpena zeinaren bitartez ematen zaizkien dirulaguntzak udalei, lurralde-eremu txikiko erakundeei eta erabilera publikoko helburu sozialeko erakunde pribatuei, irisgarritasun-planak egiteko eta eguneratzeko, eta hiri-ingurunean eta eraikuntzetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak gauzatzeko.(104 zenbakidun EHAA, 2014ko ekainaren 4a, asteazkena).

Etxebizitza Plan Zuzendariaren esparruan, urte honetan, Eusko Jaurlaritzak 1.800.000 euro bideratuko ditu irisgarritasun-planak eta hiri-inguruak eta eraikinak hobetzeko planak gauzatzeko Laguntzak 110 udalen artean eta 2 fundazioren artean banatuko dira, ondorengo lurralde-banaketarekin: Araba; 228.839,18 (% 12,7), Bizkaia; 697.860,09 (% 38,8) Gipuzkoa; 873.300,73 (% 48,5) Etxebizitza Plan Zuzendaria Eusko Jaurlaritzak egindako 2013-2016 aldirako Ekonomiaren Susperraldiaren eta Enpleguaren aldeko Esparru Programaren 6 estrategia-lerroetako bat da.

Instituzioen arteko elkarlanaren aldeko konpromiso argia du, eta sinergiak eraikitzeko eta enpleguaren zerbitzura jarritako baliabide publikoen erabilera eraginkor eta jasangarria ziurtatzeko helburua du. Irisgarritasunerako laguntza-programa honek Eusko Jaurlaritzaren Etxebizitza Plan Zuzendariaren oinarri eta helburuei erantzuten die, administrazioekin lan eginez Euskadiren jasangarritasuna bultzatzeko.

Horretarako, honakoak egingo dituzte: ekonomia suspertu, enpleguaren sorrera lagundu, eraikuntza sektorearen enpresa txiki eta ertainen jarduera indartu eta degradatuen dauden pertsonen eta auzoen bizi-baldintzak hobetu.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko ekainak 30

    Y para los propietarios de su piso que sí están dispuestos a hacer una gran inversión en mejorar la eficiencia energética de su piso? No hay ninguna ayuda??

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)