Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Laneko istripuen zenbatekoa eta larritasuna gutxitu egin da 2013. urtean zehar

2014.eko ekainak 11

Lan istripuen ondorioz hildako 30 pertsona zenbatu dira, aurreko urtean baino %13,8 gutxiago. Euskal enpresetan lan aldian baja eragin duten 24.318 lan istripu zenbatu dira, aurreko urtean baino 989 istripu gutxiago. Hortaz, kopuruak %3,9 egin du behera.

 

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak, Juan Maria Aburtok aurkeztu du 2013ko laneko istripuei dagokion txostena. Bilbon egindako aurkepenean, Enplegu eta Lan Sailburu ordeak, Rikardo Barkalak lan istripuek izan duten eboluzioari buruzko azalpenak eman ditu eta Izakun Urienek, Osalaneko zuzendariak, iaz laneko gaisotasunek izan zuten garapenaz hitz egin du.

Aurreko urteetako joerari jarraituz istripuen kopuruan behera egiten jarraitzen du. Iazko urtean lanaldian baja eragin zuten 24.318 lan istripu zenbatu zituzten enpresek, aurreko urtean baino 989 gutxiago,%3,9 jeitsi da kopurua hortaz.

Iaz, laneko istripuek eragindako 30 hildako zenbatu ziren. Datu honek aurreko urtearekin alderatuta %13,8 gutxitu dela esan nahi du.

Inzidenzia indizeak 1000 langileko izan diren istripu hilgarrien tasa ematen du jarduera ekonomikoa handiagoa edo txikiagoa izanda ere, eta indize hori, iazko urtean ia%10 jeitsi da.

 

Zenbatutako istripuen larritasunak behera egin du

Juan Maria Aburto sailburuak, istripuen larritasunak izan duen beherakada nabarmendu zuen, hala ere datuok “onargarri izatetik urrun” daudela adierazi du. Egoera dagoen horretan onartu ordez, “eskura ditugun bitarteko guztiak erabiliz lanean jarraitzeko” konpromisoaz hitz egin du Aburtok “lanean ari dela hiltzen den pertsonen kopurua gutxitzen jarraitzeko bitarteko guztiak” erabiltzen jarraituko duela gaineratuz. Izan ere, bere hitzetan ”ezin da ahaztu istripuak gertatzen jarraitzen dutela, pertsonak euren lanean ari direla hil egiten direla, beste batzuk zauritu edota gaisotu eta hortaz, zero lan istripu helburura hurbiltzeko lanean jarraituko dugu”.

Istripu larriei dagokionez, 2013an 139 izan ziren 2013an eta hortaz, aurreko urteko 144 istripuekin alderatuta %3,5 jeitsi da kopurua.

 

“In Itinere”

Lanetik joan etorrian gertatzen diren in itinere deitutako istripuen kasuan, gutxitu egin da jazotako hilgarrien eta istripu larrien kopurua. 2013an 3.283 istripu izan ziren lanetik joan etorrian gertatutakoak; horietatik 21 larriak eta 5 hilgarriak. Hortaz, in itinere izan diren istripuek gora egin dute apur bat; guztira 2012an baino 25 istripu gehiago.

Gorakada hau zauritu arinak eragin dituzten istripuetan gertatu da “aintzat hartzeko datua” sailburuaren hitzetan izan ere kalte-ondorioak arinagoak baitira. Hala ere, Juan Mari Aburtok esandakoaren arabera, “alor honetan zaila da OSALANetik prebentzio lana egitea”.

 

Gizonezko eta emakumezkoen arteko aldea

Genero aldagaiari erreparatuz, lan jardunaldiko bajadun istripu kopurua eta inzidentzia indizea handiagoak dira gizonezkoen kasuan emakumezkoetan baino. Mila langileko ia 48 gizonezkok istripua izaten du eta emakumezkoen kasuan aldiz, indizea 1000 langileko 20 da.

Aldiz, emakumezkoek lanetik joan etorrian direla, “in itinere” istripu gehiago izaten dituzte. Desberdintasuna nabarmena da inzidentzia indizearei erreparatuta; 1000 langileko 6,11 emakumek istripua izan dute “in itinere” eta aldiz gizonezkoetan indizea, milako 3, 68koa.

Rikardo Barkalak, Enplegu eta Lan sailburu ordeak eman ditu datuok, lan istripua jasaten duen pertsonaren perfila osatze aldera. Bere azalpenetan, istripuen nolakotasuna zehazten duten aldagai deskriptiboen berri eman du.

 

Laneko gaisotasunak

Generoak badu bere eragina laneko gaisotasunetan ere. Gizon eta emakumeen arteko inzidentziari erreparatuta, gizonezkoetan inzidentzia 3 aldiz handiagoa bada, baja eragiten duten gaitzetan, emakumeek laneko gaisotasuna izateko arrisku handiagoa dute.

Izaskun Urienek, Osalaneko zuzendari nagusiak eman ditu laneko gaisotasunei dagozkien datuak. Iaz, 2.662 laneko gaisotasun zenbatu ziren, hau da, hainbeste laguni onartu zitzaion eurek jasaten duten gaisotasuna euren lanak eragindakoa dela. Aurreko urtearekin alderatuta %3 hazi da kopurua.

Berak esandakoaren arabera, “laneko gaisotasunen alorrean, OSALANek, laneko jatorria duten gaisotasunak azaleratzeko” lan egiten du. “Helburua, lanean dauden pertsonen laneko segurtasunaren eta osasunaren alde egitea da, prebentzioa indartuz, arriskuak jatorritik ezabatu ahal izateko” gaineratu du Urienek .

Joerei erreparatuta, bajarik gabeko laneko gaisotasunak jakinarazteko joera indartu dela ikusi da 2013. urtean. Hipoacusiak edo, entzumen arazoak eragiten dituzten gaitzen kasua da hori. 2013. Urtean gehien zenbatu den gaitza da hipoacusiena (%44). Bigarren mailan geratu dira gihar eta hezurdurako arazoak (%30), beherako joeran jarraitzen dute.

2013. urtean laneko gaisotasunak eragindako bataz besteko baja egunak gutxitu egin dira, batez ere gaisotasunaren lehen agerpenetan. Bataz beste, 28 egun guxitu da baja egunen kopurua.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)