Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Visesak babes ofizialeko 62 etxe esleituko ditu Eibarren zozketa eta itxaron zerrendarik gabe

2014.eko ekainak 04

Visesak Eibarko Egazelai sektoreko R-1 lursaileko babes ofizialeko etxeen esleipen zuzena jarri du abian. Sustapenaren baitan babes ofizialeko 62 etxe salduko dira jabetza osoko erregimenean; etxeetako 25 bi logelako etxebizitzak dira (hiru mugikortasun urriko pertsonentzat egokituta daude) eta 37 hiru logelakoak. Etxeotako azalera baliagarria 57,6 m² eta 79,15 m² artekoa da.

Prezioari dagokionean, berriz, bi logelako etxeek 126.861,33 euro (BEZ gabe) balioko dituzte, eta, hiru logelakoek, 149.492,45 euro (BEZ gabe). Etxebizitza guztiek dute garajea eta trastelekua.

Etxebizitzotako bat erosi ahal izateko, ezinbestekoa da babes ofizialeko etxe bat eskuratzeko baldintza guztiak betetzea. Horrez gain, Visesa Gipuzkoako bezeroarentzako arreta bulegora jo behar da babes ofizialeko etxe bat eskuratzeko eskaera aurkezteko, dagokion agiri guztiak aurkeztuta betiere. (Bezeroarentzako arreta bulegoa: Errotaburu pasealekua 1-7. 20018 Donostia. Tel.: 943 32 63 40). Amenabar enpresak egindako urbanizazio lanen lehendabiziko fasea aurki amaituko da. Lanon aurrekontua 1.408.255 eurokoa izan da.

Egazelain egindako lanekin, Frai Martin Mallea eta San Kristobal kaleak lotzen dituen bide berri bat sortu da, Eibarko ingurune horretako urbanizazioa erabat osatuta geratu delarik. Orain, hurrengo urratsa babes ofizialeko 62 etxeak eraikitzea izango da. Lanon azken fasean, urbanizazio lanen bigarren fasea ere burutuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)