Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Kultura eta «touringa» sustatzearren, Euskadiren eskaintza turistikoa jazz-jaialdietan egongo da

2014.eko ekainak 06

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuorde Itziar Epalzak, Donostiako, Getxoko eta Gasteizko jazz-jaialdien zuzendari Miguel Martin, Iñaki Saitua eta Iñaki Añuarekin batera, aurten kultura eta «touringa» sustatzea xede duten promozio-ekintzak aurkeztu ditu gaur, jazz-jaialdietara etortzen direnei Euskadin bestelako ibilbideak eta bizipenak ere izateko grina eragiteko pentsatuak.

 

Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak gaur goizean aurkeztu ditu Donostian, Donostiako bertako, Getxoko eta Gasteizko jazz-jaialdien zuzendari Miguel Martin, Iñaki Saitua eta Iñaki Añuarekin batera, Euskal Herriko udako turismo-eskaintzan nazioarteko erreferentzia diren ekitaldi horien inguruan abiarazi beharreko promozio-ekintzak.

 

EAEko hiru lurralde historikoetako hiriburuetan aldi berean egiten den ekitaldi bakarra dira jazz-jaialdiak, eta maila kultural ertain-altuko bisitaria erakartzen dute, erosteko ahalmen nabarmenekoa; beraz, Euskadiren eskaintza turistikoa horien profilarekin datorrenez, aurkezteko esparru ezin hobea dira jazz-jaialdiak.

 

Promozio-ekintzen bidez bisitariek «touring» gehiago egitea nahi du Jaurlaritzak; alegia, Donostian, Getxon edo Gasteizen daudenek zein bertara jazzaz gozatzeko etorritakoek, turista izan nahiz euskalduna izan, beste toki batzuk ere ezagutzeko mugitzea handik.

 

2013an, Euskadiko turismoaren kontsumitzaile nagusiak euskaldunak berak izan ziren, leku turistikoak bisitatu zituztenen % 14 izan baitziren. Haien atzetik datoz madrildarrak (% 13), kataluniarrak (% 9) eta frantziarrak (% 9).  Euskaldunak, madrildarrak, kataluniarrak zein frantziarrak jazzak eraginda mugitzen dira; hori dela eta laguntzen die Eusko Jaurlaritzak jazz-jaialdiei duela hogei urtez geroztik. Aurten, baina, aparteko ahalegina egingo du:

 

  • Euskadi Basque Country marka turistikoa hiru jazz-jaialdien promozio-euskarri guztietan gehituko da: kartel, plotter, photocall, sarrera eta esku-orrietan.

 

  • Hiru jazz-jaialdietako agertokietan ere presente egongo dira bai Euskadi Basque Country marka, bai Ikurrinaren promozio-kanpaina.
  • Kontzertuen aurretik eta atsedenaldietan Euskadiko turismoa sustatzeko bideo bat proiektatuko da.

 

  • www.jazzeuskadi.com webgunea atxikiko da. Horretara sartuta, hiru jazz-jaialdien webguneetarako zein www.euskaditurismo.net Turismo Sailaren webgunerako estekak erabil daitezke Euskadi Basque Country markaren bitartez.

 

  • iPhonerako eta Androiderako Jazzeuskadiren App bat sortu da. Horren bitartez ere jarraitu ahal izango dira hiru jazz-jaialdien eta Euskadi Turismoren webguneetarako estekak.

 

  • Euskadiri buruzko informazio turistikoa eskaintzen duten esku-orriak eta hainbat promozio-material dakarten 400 sorta banatuko zaizkie musikari, preskriptore eta jazz-jaialdietan akreditatutako kazetari eta bestelako lagunei, beren bizipenaren eledun bilaka daitezen.

Kanpainaren bitartez Euskadi Basque Country marka zein Euskadiren eskaintza turistikoa sendotu nahi da, ezagut eta bereiz gaitzatela, bereziki gurera etortzen zaizkigun bisitarien batez besteko profila duten bidaiari posibleek: prestatuak, kultuak, hiri- eta paisaia-bilatzaileak, neurri handi batean jazzaren jarraitzaileenarekin bat datozenak.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)