Berriak
Eu

Kubarako euskal emigrazioaren gaineko liburu baten aurkezpena

2014.eko ekainak 06

Alberto Irigoyen euskal ikertzaile uruguaiarra Euskadin dago euskaldunek Kubara egindako emigrazioari buruz idatzi duen liburua aurkezteko. “La Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia y otras entidades Vasco-Cubanas” du izenburua liburuak. Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunikatearentzako Zuzendaritzaren eskutik izango da aurkezpena emigrazioarekin zerikusi gehien izan duten hiru euskal hiriburuetan – Bilbon, Donostian, eta Baionan, alegia – ekainaren 9an, 10ean eta 12an, hurrenez hurren (zehaztasun gehiago beheko taulan). 

Liburua Urazandi bildumakoa da – Eusko Jaurlaritzak argitaratzen du bilduma hori – eta berebiziko interesa izan arren oso gutxi aztertu den gai bati ekin dio Alberto Irigoyenek liburu horretan: Kubako euskaldunen historia.

XIX. mendearen erditik XX. mendearen hasierara arte izan ziren emigrazio fluxu handienak Euskadiren Hegoalde zein Iparraldetik Amerikara. Tarte horretan euskal emigranteen helmuga nagusiak hauexek izan ziren hurrenkera honetan: Argentina, Uruguai eta Kuba.

Alberto Irigoyenen liburuak hutsune hori bete du. Izan ere, idazleak azalduko digunez, XIX. mendearen hasieran ekonomia, politika eta gizarte eraldaketa garrantzitsuak izan ziren eta, horien ondorioz, munduko kolonia aberats eta desiratuenetakoa bihurtu zen irla. Kubako independentziarekin eta horren ondoko iraultzarekin aldaketa zirraragarriak izan ziren.

 

Liburua aurkezteko ekitaldiak Euskadin

Eguna

Hiria

Tokia

Ordua

2014/06/9

(astelehena)

Bilbo

Bilboko Euskal Museoa

 

19:00

2014/06/10

(asteartea)

Donostia

San Telmo Museoa

19:00

2014/06/12

(osteguna)

Baiona

Baionako Euskal Museoa

18:00

 

Ez da aurrez akreditatu beharko.

 

4 iruzkin
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Alberto Irigoyen