Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadiko Jazz eta Blues jaialdien aurkezpena

2010.eko maiatzak 20

Eusko Jaurlaritzak Jazz eta Blues jaialdiak, Euskadiren eskaintza turismoaren sorta berean sartzeko proposamena egin du

Musika zaleentzat, Euskadi oporretarako leku bat izatean datza. Donostia, Gasteiz eta Getxoko Jazz jaialdiak eta Hondarribiko Blues jaialdiak “uztaileko produktu izarra” izango direla adierazi du Turismo zuzendariak.

Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailak Euskadira turistak erakartzeko esperientzia berritzaile bat jarri du abian. Baliabide gastronomiko, natural, kultural eta musikal guztiak eta hainbat ekitaldi eskaintzean datza, “horiek guztiak produktu bihurtzeko eta denak sorta berean sartzen saiatzeko”, adierazi du Isabel Muela Turismo zuzendariak.

Ekimen honen adibide gisa, “musika sortak” aurkeztu dira; horiei esker, bisitariak Euskadira etorri ahal izango dira bidaia antolatu batekin, eta honek, hegaldiak, hotela, joan-etorriak, jaialdietara bisitak eta bestelako ekitaldiak barne hartuko ditu. Proposamen horretan sartzen dira Donostia, Gasteiz eta Getxoko Jazz jaialdiak eta Hondarribiko Blues jaialdia. “Musika zaleentzat, Euskadi oporretarako leku bat izatean datza”, adierazi du Turismo zuzendariak, eta gehitu du, Euskadi, uztaileko “produktu izarra” izango dela.

Isabel Muelak adierazi du benetan uste duela ekimen honekin “Euskadik, udan zehar, jazz eta blues soinua izatea” lortuko dela. Krisia gorabehera, Euskadin, azken hamar hilabeteetan turismoak gora egin du etengabe. Euskadira gerturatzen den turistak kalitatea eta bikaintasuna bilatzen ditu, eta musikaren jaialdi hauetan aurkitu egingo ditu.

Turismo zuzendariak, halaber, adierazi du, krisi ekonomikoa gorabehera, Euskadin, azken hamar hilabeteetan “turismoak gora egin duela etengabe”. Gainera adierazi du, Euskadira gerturatzen den turistak “kalitatea eta bikaintasuna bilatzen dituela, eta musikaren jaialdi hauetan aurkitu egingo dituela”, ondorioztatu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Isabel Muela