Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Agindua, ingurumen-boluntariotzako proiektuak egiten dituzten irabazte-asmorik gabeko erakundeentzako diru-laguntzak deitu eta arautzen dituena. (2014-06-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 03

LABURPENA

EUSKO JAURLARITZAK INGURUMEN-BOLUNTARIOTZAKO PROIEKTUAK LAGUNDUKO DITU DIRUZ

Eusko Jaurlaritzako irabazi asmorik gabeko erakundeen ingurumen-boluntariotzako proiektuak lagunduko ditu diruz. Proiektu horiek ingurune fisikoaren gaineko ekintza zuzenak barne hartu beharko dituzte eta boluntarioek egin beharko dituzte, beren borondatez eta irabazi asmorik gabe, inguruak hobetzea eta babestea beste helbururik gabe.

Ana Oregi sailburuak zehaztu duenez, 2002 urtean onartutako 2002-2020 aldirako Garapen Jasangarrirako Euskal Ingurumen Estrategiaren arabera, jasangarritasunean aurrera egiteko, ezinbesteko baldintzetako bat da herritarrek eta eragile sozialek ingurumen politiketan lankidetza aktiboa izatea.

Gobernuz kanpoko erakundeen, elkarte ekologisten, kontsumitzaileen eta beste erakunde batzuen parte-hartze aktiboa funtsezkoa da sentsibilizatzeko, kezka eta interes kolektiboak transmititzeko eta pertsona guztiak motibatu eta inplikatzeko, gehitu du Oregik.

Deialdira 112 mila euro bideratuko dira eta aurrekoak ez bezalakoa izango da, modu elektronikoan baizik ez baita izapidetuko.

Diru-laguntza jasotzeko, proiektuek honako xedeak izan beharko dituzte: ekosistemak babestea; paisaiaren mantentzea eta leheneratzea; flora- eta fauna-espezieak ikertzeko lanetan laguntzea; eta natura-ingurunea publikoki erabiltzea. Diru-laguntza jasotzeko eskaera egin ahalko dute, halaber, honako hauek: natur-gune babestuak, hiri-ingurumena; bertako landare-espezieen eta -barietateen kontserbazioa, hazi-bankuen edo hazitegien bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau