Berriak Osasuna
Eu

Agindua, zeinen bidez deialdia egiten baita laguntzak emateko GIB/hiesa prebenitzeko eta kontrolatzeko bideratutako jarduerak EAEn egiten dituzten irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei. (2014-06-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 03

LABURPENA

HIESA PREBENITZEKO ETA KONTROLATZEKO LAN EGITEN DUTEN IRABAZI ASMORIK GABEKO ENTITATEEI ZUZENDUTAKO OSASUN SAILAREN DIRU LAGUNTZEN DEIALDIAREN AGINDUA ONARTU DUTE

Gobernu Kontseiluak Jon Darpón Osasuneko sailburuaren agindu bat onartu du gaur, EAEn GIB/hiesa prebenitzeko eta kontrolatzeko jarduerak gauzatzen dituzten irabazi asmorik gabeko eta gizarte-ekimeneko erakundeei zuzendutako diru laguntzak deitzeko.

Diru-laguntza horien bidez, Osasun Sailak infekzioaren transmisioa saihesteko eta birusa duten pertsonen egoera hobetzeko erakunde horiek egiten duten lana sustatu nahi du, ezinbestekoa baita, herri administrazioek egiten dutenarekin batera. Zehazki, Eusko Jaurlaritzaren 2013-2020 aldirako Osasun Planaren helburuetako bat sexu-transmisioko infekzio kopurua txikitzea GIBren diagnosi berantiarra saihestea da, prebentzioa bultzatuz.

Hurrengo hauek izan ahalko dira 2014ko diru-laguntzen onuradunak: gizonezkoekin sexua duten gizonezkoei zuzendutako proiektuak -talde horretan GIB kasuen kopurua nabarmena baita-; eta GIB izateko arriskuan dauden beste talde batzuei zuzendutakoak, adibidez, etorkinei, drogak injektatuz hartzen dituztenei eta prostituzioan aritzen direnei; GIB infekzioaren diagnostiko azkarra egitera zuzendutako proiektuak, eta deialdiaren helburua betetzen duten beste batzuk.

Diru-laguntzen zenbatekoa 300.000 eurokoa izango da, eta eskaerak aurkezteko hilabeteko epea izango da, EHAAn agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. EHAAn, halaber, eskaera egiteko aukerak zehaztuko dira, adibidez, bertara joanda hala modu telematikoan.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euenfermeria
    2014.eko ekainak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @ezkerraldea_enk: Orden por la que se convocan ayudas dirigidas a entidades de iniciativa social sin ánimo de lucro que desarrolle... ht…

  • @ezkerraldea_enk
    2014.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    Orden por la que se convocan ayudas dirigidas a entidades de iniciativa social sin ánimo de lucro que desarrolle... http://t.co/V0EEJA6TFf