Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeei elkarrizketa-laguntzaileak emateko Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioarekin lankidetza-hitzarmen bat izenpetzeko baimena ematen duena. (2014-06-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 03

LABURPENA

EAEko IKASTETXEENTZAKO ELKARRIZKETA-LAGUNTZAILEAK

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, hartu du Hezkuntza, Kultura eta Kirola, Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza, Hizkuntza Politiika eta Kultura Sailaren artean lankidetza-hitzarmen bat baimentzeko erabakia, EAEko ikastetxe publikoei elkarrizketa-laguntzaileak emateko.

Hitzarmen honek EAEko ikastetxeetan destinoa duten elkarrizketa-laguntzaileen kopurua finkatzea du helburu, 2014/2015 ikasturtean. Guztira, 99 elkarrizketa-laguntzailekoa izango da ingelesez, 10ekoa frantsesez eta 6koa alemanez ikasturte honetarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau