Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Dekretua, Ehungintzako eta larrugintzako diseinu teknikoko goi mailako teknikari tituluari dagokion curriculuma ezarriko duena. (2014-06-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014-06-03

LABURPENA

EHUGINTZAKO ETA LARRUNGINTZAKO DISINU TEKNIKOKO GOI MAILAKO TEKNIKARIA

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, gaurko bileran onartu du Ehugintzako eta Larrugintzako Diseinu Teknikoko Goi Mailako Teknikariaren tituluaren curriculuma zehazten duen dekretua.

Dekretu horren bidez Ehugintzako eta Larrugintzako Diseinu Teknikoko Goi Mailako Teknikariaren tituluari, Ehugintza, Jantzigintza eta Larrugintza lanbide-arloan, dagozkion goi mailako Lanbide Heziketako irakaskuntzetarako curriculuma zehazten da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ikastetxeak, pedagogian eta antolaketan duen autonomiaren barruan, du ikastetxearen curriculum-proiektua zehaztearen ardura. Proiektu horretan behar diren erabakiak hartuko ditu ikastetxeak, irakaskuntzan egin beharreko lanari begira haren ezaugarriak eta identitatea konkretatzeko, baita prestakuntza-moduluen programazioak egiteko irizpideak finkatzeko ere.

Ikastetxearen curriculum-proiektuaren barruan, irakasle-taldeak, zikloko arduradunek eta irakasle bakoitzak egin beharko dituzte programazioak, ezartzen diren helburu orokorrak kontuan hartuz, lanbide-modulu bakoitzak dituen ikaskuntzaren emaitzak eta edukiak errespetatuz eta, oso inportantea dena, irakaskuntzen erreferentzia den perfil profesionala euskarri gisa erabiliz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan