Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Dekretua, Arabako Errioxako (Araba) ardoaren eta mahastien paisaia kulturala kultur ondasun, monumentu-multzo kategoriarekin, kalifikatzeko dena. (2014-06-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 03

LABURPENA

ARABAKO ERRIOXAKO ARDOAREN ETA MAHASTIEN PAISAIA KULTURALA KULTUR ONDASUN IZENDATUA, MONUMENTU-MULTZO KATEGORIAREKIN

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburuaren proposamenez, Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastien Paisaia Kulturala Kultur Ondasun (Monumentu-Multzo kategoriarekin) kalifikatzen duen Dekretua onartu du.

Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastien Paisaia Kulturala Toloñoko mendilerroa du iparrean muga, eta Ebro ibaia hegoaldean. Paisaia homogeneo horretan, honako udalerri hauek biltzen dira osotasunean: Bastida, Bilar, Kripan, Ekora, Eltziego, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Mañueta, Moreda, Navaridas, Oion, Samaniego eta Villabuena.

Paisaia honetan askotariko elementu motak ikusten dira, eta halaxe gertatzen da hauen izaera legalarekin ere. Horrela, kalifikatutako eta inbentariaturiko elementu arkitektonikoak aurki daitezke, banakako babes espedientea dutenak. Baina inolako babesik ez zuten elementuak ere badira. Hori horrela izanda, Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastien Paisaia Kulturala Kultur Ondasun izendatzearen helburua da, aurretiaz zeuden babes erregimenak bateratzea eta elementu berrien babesarekin osatzea, eta kultura-unitate berekoak izan arren, babes hori gabe zeuden esparruak bermatzea.

Kultur Ondasunaren kalifikazioak garrantzia berezikotzat jotzen dituenen eta aurretiaz babes erregimena dutenen artean, honako hauek daude: Kalifikatutako Kultur Ondasunen Erregistroan dauden Kultur Ondasunak; Euskal Kultur Ondarearen Inbentario Nagusian izendatuta dauden Ondasunak eta Arabako Errioxako Eremu Ustez Arkeologikoak. Elementu hauek guztiek euren deklarazioek jasotzen dituzten babes maila izango dute.

Arabako Errioxako Ardoaren eta Mahastien Paisaia Kulturala kalifikazioa onartu arte babesik ez zuten elementuen artean, garrantzia berezikotzat jotzen dira honako hauek:
Txabolak, etxetxoak edo mahastiak zaintzeko eraikintxoak
Haitzean egindako dolareak
Terrazak eta laborantza-alorrak
Ondare materiagabea, hala nola, Judasen erreketa, Los Marchos festa, El Cachimorro pertsonaia eta Bastidako artzainak.

Gizakiak arrastoa utzi du Kultur Ondasun izendatutako paisaian, askotariko kulturak eta giza adierazpenak ezagutu baitira lur horietan. Horien artean daude antzinako dolmenak edota orain gutxi mahastietako lanari laguntzeko egin diren eraikinak. Elementu horiek guztiek bat egin dute paisaiarekin eta ez dago paisaia ulertzerik haiek gabe. Hori horrela, erraz ezagutzeko moduko kultura-paisaia eratu da eremu edo zona horretan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan