Berriak Lehendakaritza
Eu

Ebazpena, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, ekintza humanitarioko estrategia markoen finantzaketa-linearentzako laguntzak –garapenerako lankidetzaren kargurakoak– ebazten dituena. 2014.urtea. (2014-06-03(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko ekainak 03

LABURPENA

GOBERNUAK 2 MILIOI EURO BIDERATUKO DITU GIZA EKINTZAKO ESPARRU ESTRATEGIETARA

Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euroko diru-laguntzak ematea onartu du, giza ekintzako esparru-estrategietara bideratzeko.

Gaur onartutakoak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak ematen dituen laguntza-lerroen barne daude. Noizean behingoak baino sakonera nahiz irismen handiagoko esku-hartzeak laguntzeko helburua dute eta krisialdi humanitarioei aurre egin behar dieten herrialdeetara bideratuta daude. Gainera, herrialdeok garatzeko prozesuetara lotuta daude, krisialdiak eragindako zaurgarritasunei aurka egiteko.

Hain zuzen, aurtengo diru-laguntzak Kolonbia/Venezuelan, Kongon eta Palestinan proiektuak abian dituzten hiru euskal erakunderentzat izango dira. Hauek dira:

Alboan Fundazioa, ekintza humanitarioko lana sendotzeko, Kolonbian eta Venezuelan bortxak eta indarkeriak eragindako desplazatuei dagokienez.

ACNUR-Euskal Batzordea, Kongoko emakumeek jasaten duten bazterkeria sozio-ekonomikoa eta sexu-indarkeria.

UNRWA (Euskadi)-Ekialde Hurbileko errefuxiatu palestinarren aldeko Nazio Batuen Erakundea, Gazako emakumeen zaurgarritasuna murrizteko, ahalduntze estrategien bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau