Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Lehendakariak enpresa publiko eta pribatuen arteko elkarlanaren alde egin du Euskadin teknologia-proiektu traktoreak garatzeko

2014.eko ekainak 04
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Eusko Jaurlaritza Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Batzar Nagusian izan da

Iñigo Urkullu lehendakariak Innobasqueko Batzar Nagusian berretsi du bizi dugun transformazio-uneak «berrikuntza» eskatzen duela, eta hori dela Eusko Jaurlaritzaren konpromisoetako bat. Izan ere, lehendakariak azaldu duenez, Jaurlaritzak bost miloi euro zuzentzen dizkio astero gai horri. Innobasquen lana eta konpromisoa berrikuntzaren alorrean «abangoardiazkoa» dela aipatu du lehendakariak, eta, etorkizunari begira, horretan sakontzea beharrezkoa dela esan du, enpresa publiko eta pribatuen arteko elkarlan-ereduak indartuz. Hain zuzen ere, beste arrazoi batzuen artean, teknologia-proiektu traktoreak garatzeko, nazioartekotzeko eta I+G inbertsioak erakartzeko.

 Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapiak lagunduta, lehendakariak Agentzia horrek berrikuntzaren alorrean egiten duen lanaren garrantzia azpimarratu du. Egiten dituen ekintzen artean, lehendakariak ondorengoa nabarmendu du: «Innobasquen elkarlana RIS 3 espezializazio-estrategia adimentsuaren onarpenean. Horrek Fabrikazio Aurreratuan, Energian eta Biozientzien eta Osasunaren arteko binomioan ditugun erronkak ahalbidetzen ditu». 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko ekainak 05

    HAY QUE SEGUR TRABAJANDO SR @iurkullu animo le doy todo mi apoyo

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)