Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Oregi: "Euskadiko ingurumen-adierazleek jasangarritasunerako aurrerapauso positiboa adierazten dute"

2014.eko ekainak 03
  • EAEren 2013ko Ingurumen Profileko datuek 2015-2020 Ingurumeneko Esparru Programaren estrategiarako balioko dute
  • EAEren 2013ko Ingurumen Profilak EAEko ingurumen-egoeraren berri ematen du, klima-aldaketari, urari, lurzoruari, biodibertsitateari, baliabide materialei eta hondakinei loturiko adierazle batzuen bidez.
  • «Datuek agerian utzi dute euskal enpresek ingurumen-portaera hobetzeko egin duten ahalegina; haatik, badugu lana oraindik ere egiteke».
  •  Industriak, gainera, % 10 murriztu du hondakin arriskutsuen sorkuntza 2003tik 2010era bitartean, eta birziklatze-tasa % 39tik % 61era handitu da aldi horretan.

 
Ana Oregi sailburuak ziurtatzen du "Euskadiko ingurumen-adierazleek jasangarritasunerako aurrerapauso positiboa adierazten dutela" . Gaur goizean, Urdaibaiko Biosfera Erreserban,  EAEko ingurumenaren arduradun nagusiak Euskadiko Ingurumen 2013ko Profila aurkeztu du, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzeko ohiko Gobernu Kontseilua izan ondoren. Oregiren ustez, "baieztatu egiten da klima-aldaketa, aire, ur, lurzoru, biodibertsitate, baliabide material eta hondakinei dagozkien EAEko ingurumen-adierazle nagusiek hobera egin dutela".
 
EAEren 2013ko Ingurumen Profila gaur aurkeztu du Ingurumen eta Lurralde Politiketako sailburu Ana Oregik. Ingurumen-adierazle nagusiek onera egin dutela berretsi du profilak. Txostenaren emaitza onak oso estu daude lotuta euskal enpresek azken 20 urteetan beren ingurumen-portaera hobetzeko egin duten ahaleginarekin. EAEren Ingurumen Profila urtero egiten du Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak, eta ingurumenaren egoeraren bilakaera aztertzen du, urtero, klima-aldaketari, aireari, urari, lurzoruari, biodibertsitateari, baliabide materialei eta hondakinei buruzko hainbat adierazleren bidez.
 
Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik EAEren 2013ko Ingurumen Profila aurkeztu du Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroan (Busturia, Bizkaia). EAEko ingurumenaren egoeraren bilakaera taxutzen duten adierazle nagusi batzuk aztertzen dira txosten horretan. «Txostena eskaintzen dituen emaitzen arabera, ondorioztatu da ezen, ingurumenaren inguruko adierazleek 2013an bilakaera ona edo txarra izateari eragiten dioten eragile ekonomiko guztietan, industriak egin duela gehiena aurrera azken urteetan ingurumena hobetzeko ahaleginetan», esan du Oregik.
 
«Zehazki, klima-aldaketari eragiten dioten datuek agerian uzten dute sektore honek, 1990 eta 2012 urteen artean % 43 murriztu dutela berotegi-efektuko gasen isuria; aldi-berean, garraioak bikoiztu egin du ia (+% 94). Industriak airearen kalitatean duen eragin txarra nabarmen murriztu da, ibilgailu-zirkulazioak eragindako inpaktua ez bezala, azken hori berean mantendu baita».
 
Industriak % 10 murriztu du hondakin arriskutsuen sorkuntza 2003tik 2010era bitartean, eta birziklatze-tasa % 39tik % 61era handitu da aldi horretan. Azkenik, euskal ekonomiak erabiltzen duen material-kopuru totalak pairatu duen beherakadaren zati handi bat –2000. urtean 32 miloi tona erabiltzetik 2011n 23 miloi tona erabiltzera igaro da– euskal industriaren eraginkortasuna areagotu izanari zor zaio.
 
Airearen kalitateari buruzko adierazleari dagokionez, berriz, EAEn aire-kalitatea ona edo onartzeko modukoa zian den egunen kopurua totalaren % 98,6ra iritsi da, aurreko urtean baino % 0,8 gehiago. Airearen kalitatean 2006an hasitako joera globalari eutsi zaio horrela. Azpimarratzeko modukoa da industriak airearen kalitatean duen eragina nabarmen murriztu dela, ibilgailuen zirkulazioak eragindako inpaktua ez bezala, azken hori berean mantendu baita.
 
EAEko uraren kalitateari dagokionez, lurgaineko ur-masen egoera ekologiko eta fisiko-kimikoak aldeko joera erakutsi du, eta lurpeko uraren egoera kimikoak, berriz, berean dirau, ona eta egonkorra, oso bakanak baitira egoera kimiko txarrean dauden ur-masak. Osasunaren ikuspegitik, EAEko bainatzeko uraren kalitateak ere nabarmen joera positiboa agertu du azken urteotan. 2012an, lagindutako bainatzeko uraren % 90ek kalifikazio ona zuen eta % 8k kalitate-maila onargarria zuten.
 
Biodibertsitateari dagokionez, esan liteke EAEn identifikatutako habitat moten uneko kontserbazio-egoera denetarikoa dela oraindik. Azken urteetan, Eusko Jaurlaritza ahalegin nabarmena egiten ari da Kontserbazio Eremu Bereziak izendatzen eta horietarako kontserbazio-neurriak eta kudeaketa-tresnak zehazten. 2012. eta 2013. urteetan aurrerapenak egin dira esparru honetan.
 
Industriaren jardunak eragindako hondakin-sorkuntzari dagokionez, berriz –arriskutsuak nahiz bestelakoak–, ikusi da nolabait desparekatzen ari dela ekoizpen industrialak sorrarazten duen aberastasunarekiko. Alegia, euskal industriak sortzen duen balio erantsiko euro bakoitzeko, gero eta hondakin gutxiago sortzen da; hala, EAEko ekoizte-sektoreak hondakinen alorreko ingurumen-portaera arduratsua eta jasangarrian aurrera egin duela esan daiteke.
 
«2013ko Profilean bildu diren ingurumen-adierazleek, hein handi batean, eragile instituzionalek, ekonomikoek, zientifiko-teknologikoek eta sozialek, ingurumen-aldagaia beren garapen-politika eta -ekimenetan integratzeari dagokionez, beren gain hartutako erantzunkidetasun-maila islatzen dute» esan du Oregik.
 
Eusko Jaurlaritzaren 2011-2014 Ingurumeneko III. Esparru Programaren iraunaldiaren azken urtean aurkeztu dira EAEren 2013ko Ingurumen Profilaren datuak eta analisiak, eta diagnosi-tresna gisa erabiliko dira une hauetan Ingurumen eta Lurralde Politikako saila prestatzen ari den 2015-2020 Ingurumeneko IV. Esparru Programaren lehentasun eta lerro estrategikoak definitzeko.
 
2013ko Profilean, gainera, informazio osagarria dago, hala nola herritarrek ingurumenari buruz duten pertzepzioa, tartean dauden eragileen erantzunkidetasun-mailari eta erantzun-mailari buruzko zenbait kudeaketa-adierazle esanguratsu eta EAEko eta Europako ingurumen-adierazleen arteko konparazio-laburpena.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2014.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [BERRIA] Oregi: “Euskadiko ingurumen-adierazleek jasangarritasunerako aurrerapauso positiboa adierazten dute ” ➡ http://t.co/f

  • @AngeldeProton
    2014.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Udalsarea21: Indicadores ambientales de Euskadi evidencian un positivo avance hacia la sostenibilidad http://t.co/EzwXNANBsc

  • @MikelSagarduy
    2014.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Indicadores ambientales de Euskadi evidencian un positivo avance hacia la sostenibilidad http://t.co/5wpc6ajuX6

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)