Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak balorazio positiboa egin du maiatzean 3.206 langabetu gutxiago egotearen inguruan

2014.eko ekainak 03

Maiatzean  3.206 langabe gutxiago izan dira, %1,8 jaitsiera izan du aurreko hilabeteari dagokinez. Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzak modu baikorrean baloratu ditu datuok eta sektore industrialean (4,51%), zerbitzuetan (%1,27) eta eraikuntzan (%9,57) izan duen “joera positiboa” nabarmendu du. Josu Erkoreka bozeramaileak ziurtatu duenez, badaude "suspertze sintomak", baina zuhurtzia eskatu du suspertze prozesua “luzea eta geldoa” izango baita.

Maiatzean gora egin du gizarte segurantzan kide diren pertsona kopurua, aurreko hilabetean baino  4.581 gehiago daude. Guztira, Lanbideren bulegoetan zenbatutako langabe kopurua %16,2koa da.

Eusko Jaurlaritzak bere Kontseiluko ohiko bilera Urdaibaiko Erreserban egin du. Urkullu lehendakaria buru duen bilera honetara Jaurlaritzaren sailburu guztiak bertaratu dira.

Eusko Jaurlaritzak errespetua adierazi du Erregearen abdikazioaren erabakiari. Honen ustez, “aro berria ireki da ebazteke dauden auziak konpontzeko”. Erkoreka bozeramailearen hitzetan, “Estatu-eredua berriro planteatu beharra dago”, estatu-nazio kontzeptu tradizionaletik igaro errealitate nacional desberdinduak aitortuz.

Horrela, Eusko Jaurlaritzaren ustez “egitate erreferentziala onartzeko eta errekonozitzeko garaia da”: autogobernu-sistema eguneratzea, Euskadik ahots propioa izatea eta aspirazio politiko guztiak aitortzea.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.06.03)

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko ekainak 04

    NIRE LEHENDARIAK ANIMATZEN @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)