Berriak Herrizaingoa
Eu

Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoa “errepideetan hildakoen zero mugara” gerturatzen saiatuko da

2010.eko maiatzak 19

Mugikortasunaren behatokia izango da administrazio eta eragile sozial guztien “parte-hartzea” sustatzeaz eta “adostasuna” lortzeaz arduratuko dena

Euskadiko 2010-2014 Bide Segurtasuneko Plana, errepideetan hildakoen kopurua murrizten jarraitzen eta “mugikortasun iraunkor” bat sustatzen saiatuko da, izan ere, “heriotza bakar bat zorigaitz konponezin bat da”, adierazi du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak. Helburu bikoitz hori lortzeko, Planak mugikortasunaren behatoki bat sortzea aurreikusten du, eta bide segurtasunean tartean dauden administrazio desberdinen artean, ahalik eta “adostasun” handienarekin, “informazioa lortzeaz eta estatistikak eta ekarpenak egiteaz” arduratuko da.Gainera, plan hau “asmo handikoa” da eta gizartean kultura aldaketa bat eragin nahi du, “zirkulazioaz” hitz egiteari uzteko eta “mugikortasunaren” kontzeptuan pentsatzen hasteko. Bestalde, Amparo López Trafiko zuzendariak Plan honekin erabiliko den “ikuspegi metodologiko berria”azpimarratu du, eta horrekin bilatu behar dena dela, helburuak, eragile guztien “adostasunean” eta “parte-hartzean” oinarrituta lortzea. “Hezi, informatu, prestatu eta kontzientziatu, zigorretara jo baino lehen”, gehitu du Lópezek.

Euskadiko 2010-2014 Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren helburu nagusia errepideetan biktimen kopurua murrizten jarraitzea da. Helburu hori lortzeko, Herrizaingo Sailak erakundeen arteko parte-hartzea eta lankidetza eskatu ditu, baita eragile sozialak tartean sartzea ere, esaterako, istripu biktimen elkarteak. “Tartean dauden talde guztiei ere zirkulazio arauak betetzeko eta elkarlanean aritzeko ahalegin bat egin dezaten eskatzen diegu”, adierazi du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak. Plan honen berritasunetako bat mugikortasunaren behatokia da, “erakunde eta entitate askok parte hartzeko tresna bat”. Honen helburua informazioa eta estatistikak biltzea eta ekarpenak egitea da, administrazioen lana hobetzeko.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak 2010-2014 Bide Segurtasuneko Plan Estrategikoaren xehetasunak aurkeztu ditu gaur goizean Bilbon ospatu den prentsaurreko batean. Sailburuarekin batera, Amparo López Trafiko zuzendaria egon da.

Plan honetan, biktimen kopurua murrizteko neurrien artean, arauak betetzea ahalik eta gehien “indartzea” dago, alkoholemia, droga, segurtasun uhalaren erabilera eta errepidean mugikorraren erabilera kontrolatzeko kanpainak areagotuz. Aurten abian jarriko den beste berritasunetako bat, zigortutako gidariek "isuna tokian bertan ordaintzeko aukera izango dutela da, izan ere, agenteek, zigorra kobratzeko baliabide teknikoak izango dituzte. Zentzu horretan, Trafiko zuzendariak azpimarratu du lehenengo “hezi, informatu, prestatu eta kontzientziatu egin behar dela, zigorretara jo baino lehen”.

Iruzkin bat
  • @micheleiurillo
    2010.eko maiatzak 21

    Comentario de Twitter:
    El Plan Estratégico de Seguridad Vial tratará de acercarse al "umbral de cero muertos en las carreteras" http://bit.ly/9QpFHT

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Roldofo Ares, sailburua