Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Osalanek laneko medikuntza eta segurtasuneko espaniako sozietatearen xv.Kongresuan parte hartuko du

2014.eko ekainak 02

Kongresua Sevillan ospatuko da ekainaren 5etik 7ra eta bertan OSALANek prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileei zuzendutako prestakuntza plana aurkeztuko du.

 

Plan hau aitzindaria da bere partaidetza-izaeragatik. Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, OSALANek aktiboki parte hartzen du Laneko Medikuntza eta Segurtasunaren Espaniako Sozietateak antolatutako kongresuan, SEMST 2014ean, hain zuzen ere. Ekitaldi honek, ekainaren 5etik 7ra Sevillan batuko ditu Laneko Medikuntzaren profesionalak.

Topaketa laneko osasunean sakontzeko burutuko da eta foro honetan OSALANek lehen sinposioa zuzenduko du. Bertan, prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileei zuzendutako prestakuntza plana ezagutzera emango du.

Plan hau, prebentzio arloko profesionalen arteko kolaborazioari esker garatu da, hauek aktiboki parte hartu dute, eguneroko esperientzia oinarri hartuta. OSALANeko Zuzendari Nagusia den IZaskun Urien Azpitartek, SEMST Kongresuaren XV. edizioan ospatuko den "Euskal Herriko Prebentzio-Zerbitzuetako osasun-languileentzako etengabeko prestakuntza plana" izenburuko 1go sinposioa zuzenduko du, ekainaren 6an.

Foro honetan, OSALANek Estatuaren laneko medikuntza arloko profesionalen aurrean Euskadin martxan jarri duen Prebentzio-Zerbitzuetako osasun-langileei zuzendutako bere prestakuntza-plana azalduko du. Plan hau profesional ezberdinen arteko etengabeko talde-lanaren fruitua da, OSALANek prestakuntzarekin duen konpromisoaren isla. Zentzu honetan, OSALAN aitzindaria da prestakuntza plan hau garatzerako orduan, prebentzio zerbitzuetan egunero lan egiten duten profesioanalen partaidetzari esker.

Sinposioan honako hauek parte hartuko dute: Juan Carlos Coto Fernández, Laneko Medikua eta Laneko Osasunaren Arloko Arduraduna, prestakuntza planaren aurrekariak, diseinua eta kolaborazioaren gainean arituko da; Lourdes Iscar Reina, Laneko Medikua, Laneko Osasunaren Arloko Prestakuntza Arduraduna, honek, emaitzen analisia eta burutzeke duaden prestakuntza ekintzen berri emango du; Iñaki Igarzabal Elorza, Laneko Medikua, Laneko Medikuntzaren Euskal Sozietatearen Presidenteak, prebentzio-zerbitzuetako osasun-langileen etengabeko prestakuntza landuko du, zientzia sozietate baten ikuspegitik; eta Juan Ignacio Goiria Ormazabal, Laneko Medikua, Bilboko Udalaren Lan Arriskuen Prebentzioen zuzendariordea eta Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiaren Presidentea, prestakuntza koordinatuaren integratze kurrikularrari buruz arituko da, Bilboko Medikuntza Zientzien Akademiaren ikuspuntutik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)