Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

15.000 biztanle-baliokideren hondakin-urak isurtzeari utziko zaio Ego ibaian Ermua aldean

2014.eko ekainak 02

Ermua-Eibar hondakin uren kolektorea, URA-Uraren Euskal Agentziak eraikia – Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikita—, martxan jarri da, eta, momentu horretatik aurrera, ahalbidetuko du Ermuan 15.000 biztanle-baliokideren hondakin-uren bidea etetea (jasotzea) eta Debagoienako kolektore orokorrera bideratzea, ondoren Apraitzeko HUA araztuak izan daitezen. Horren bidez, ekidin egingo da Ego ibaiaren egoera ekologikoan eragin handia zuen presio hori.

Lana

Uraren Euskal Agentziak eraiki duen Eibar Ermua kolektorea lurralde horren saneamendua hobetzeko proiektu zabalago baten barruan dago. Helburua da hainbat kolektoreren bitartez Ermua, Mallabia eta Zaldibarreko hondakin-urak jaso eta bideratzea eta Eibarren Debagoienako kolektoreekin batzea. Horretarako kolektoreak eraikiko dira garraiatu ahal izateko Ermua eta Mallabiatik datozen hondakin-urak Goitondoko industrialde berritik eta Mallabiako herritik eta Eibarren aurreikusita dagoen lotunera bideratzeko.

Lehenengo fase honetan eraikitako kolektoreak luzeran 115 metro ditu, metro bateko diametroko hodiarekin eta 390m 1,2m diametroarekin.

Ermua-Eibar kolektorearen eraikuntza 2013 urtearen bukaeran amaitu zen, baina hondakin-urak lotu ahal izateko beste bi mugarri bete behar ziren aurretik, dagoeneko beteak zeudenak.

  • Alde batetik, Gipuzkoako Ur Partzuergoak kudeatu ahal izatea uraren ziklo osoa Ermuan — ur-hornidurarako sareen eta azpiegituren kudeaketa, goi- eta behe-saneamenduarena—, eta era berean Apraitzeko (Eibar) HUAren kudeatzailea.
  • Beste alde batetik URAk burutzea lan osagarriak Ermuako hondakin-urak kolektore berriarekin bat egin ahal izateko, eta horrela lortu ahal izateko hondakin-urak lurraldeko sare orokorrera bideratzea. URAk lan horiek datozen hilabetetan amaituko ditu. Bien bitartean, behin behineko lotura bat jarri da aurreratu ahal izateko hondakin-uren HUArako bideraketa.

Lanaren aurrekontua, guztira, 1.415.994 € izan dira.

Helburua

Hondakin uren kolektoreak 15.000 biztanle-baliokideren hondakin urak Apraitzeko HUA-ra bideratuko ditu eta batez besteko 50 l/s isurketa tratatzea ahalbidetuko du. Gaur arte isurketa horrek eremu jendetsu bat igarotzen duen ibai baten urei eragiten zien.

Ego ibaira heltzen den kutsaduraren murrizketa epe laburrera argi nabaritu ahal izango da, uraren kalitateak berehalako hobekuntza izango baitu. Era berean, era mailakatuago batean ibaiaren ingurumenaren berreskuratuko da, komunitate biologikoak (ornogabeak, arrainak, etab.) bere esparrua berreskuratzen doazen heinean uraren kalitatearen ondorioz. Uraren Euskal Agentziaren ardura izango da, ur masen kalitatearen jarraipenerako sareen bitartez, uren bilakaera kontrolatzea eta emaitzen berri ematea eskumenak dituzten eragileei eta herritarrei.

Euskadiko erakunde arteko politikaren isla

Euskadiko administrazioak eta arlo industrialak ahalegin handia egin dute azken urteetan hiri eta industriaren isurketek eragiten zuten presioak murrizteko. Ahalegin horren ondorioz gure ibai eta kostaldeak poliki-poliki hobetzen joatea lortzen ari gara.

Gogoratu beharra dago azken urteetan hiriko hondakin-urentzako hainbat araztegi funtzionatzen hasi direla Euskadin, eta horiei loturiko saneamendurako elementuak (kolektore, punpaketak…) eta administrazioek inbertsio aldetik egindako ahalegina ere oso handia izan dela. Hala ere, hainbat ekintza oraindik bukatu gabe daude (gehienen eraikuntza hasia da, edo programaturik dago) 91/271/EEE Zuzentarauak hiriko hondakin-urak tratatzeko ezartzen dituen xehetasunekin erlazionatuak.

Neurri horiek 2015ko Saneamendu eta arazketa planean proposatu ziren, eta gaur egun EAEn indarrean dauden Plan Hidrologikoen Neurri Programetan barnean daude.

Neurri hauen ondorioz:

  • Hondakin-uretarako araztegi berriak eraikiko dira.


  • Kolektore sareak egin edota daudenak handituko dira hirigune berriak edo industriak arazketa sistemetara lotu ahal izateko, Ermuaren gaurko kasu honetan bezala.

  • Gaur egun funtzionatzen ari diren arazketa sistemen hobekuntza bilatuko dugu, UEZ ezarritako ingurumen-kalitaterako helburu berrietara moldatze aldera; hirigune txikietan eman diren saneamendu eta arazketarako irtenbideen hobekuntza; eta, azkenik, euri-urak jasotzeko jarduerak.


  • Beste alde batetik, hainbat ekintza aurrera eraman dira industriak sortutako kutsadura iturriak murrizteko. Industria arloaren parte-hartze horri esker abian jarri dira hainbat programa ekoizpen prozeduren eta arazketa industrialerako teknologien hobekuntza sustatzeko, kutsadura errotik murriztu ahal izateko.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Carlos Totorica