Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak berrikuntzaren alde egiten du, makina-erremintaren eraikuntzan onenak izateko

2014.eko ekainak 02

Iñigo Urkullu lehendakariak Makina Erremintaren Bienala (BIEMH 2014) inauguratu du gaur goizean, Bilbao Exhibition Centre-n. Lehendakariak helburu bat jarri du: makina-erremintaren «ekoizle onenak izatea». Hori lortzeko bide bakarra, bada, berrikuntza da, esan duenez.  Berrikuntza eta Ekoizpen Aurreratua Eusko Jaurlaritzaren apustu estrategiko bat da.

Inaugurazioan, enpresen arloko hainbat pertsona izan dira, bai eta euskal erakundeen zenbait ordezkari ere. Iñigo Urkullu lehendakariak ziurtatu du bere Gobernuak industriarekin konprometituta jarraituko duela. Gogorarazi du, bada, orain dela egun gutxi euskal ETEen esportazio-jarduera laguntzeko programa bat jarri dela abian, 100 milioi euroko zuzkidurarekin.

Makina Erremintaren Bienalaren 28. edizioan, Bilbao Exhibition Centre-n, 27 herrialdetako 1.314 erakusle bildu dira; alegia, azken edizioan baino % 12 gehiago. BIEMH kontinenteko hiru azoka garrantzitsuenetako bat da, eta makina-erremintaren industrien eta banatzaileen Europako elkarteek errekonozitzen dute. Sailburuaren hitzetan, azoka honek jarduera eta negozioaren suspertze ekonomikoa bilatzen du. Aurreikusitako eragina, Barne Produktu Gordinari dagokionez, 30 milioi euro ingurukoa izango da, 4,5 milioi euroko zerga-bilketarekin.


3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2014.eko ekainak 04

    En la Innovación de la máquina herramienta y en todo lo que hagamos. La innovación y el trabajo bien hecho debe calar muy profundamente en TODA la sociedad para salir de esta crisis y estar preparados para la siguiente que, tarde o temprano vendrá porque los competidores no están durmiendo.

  • @mirenepalacios
    2014.eko ekainak 04

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari apuesta por la innovación para ser "los mejores" en la construcción de máquina herramienta http://t.co/nf3vKw6iYC

  • ana
    2014.eko ekainak 02

    HAY QUE SEGUIR TRABAJANDO PARA QUE EUKADI SIGA ADELANTE SR LEHENDAKARI ANIMO @iurkullu quiero que este mensaje se publique gracias

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Xabier Basañez BEC, Antxon Lopez Usoz AFM