Berriak
Eu

Lau beken deialdia egin dute, kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan

2014.eko maiatzak 30

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko lau beken deialdia egin du. Beka hauek Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan burutuko dira eta 12 hilabeteko iraupena dute. Beka horietako bi  Vitoria-Gasteizen, hirugarrena Argentinan eta laugarrena Estatu Batuetan burutuko dira. Lehenengo bi beka horietako bakoitzak 16.000 euroko dotazioa du eta beste bi bekek 24.000 eurokoa dute. Eskabideak aurkezteko epea datorren ekainaren 30ean bukatzen da. Informazio gehiago ondorengo estekan:

http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-bopv2/eu/bopv2/datos/2014/05/1402366e.pdf

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau