Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Abiadura handiko trenak Europako igarobide atlantikoko herrialde eta eskualdeei ekarriko dizkien onurak azaldu ditu Imanol Leza´k

2014.eko maiatzak 30

  • Eusko Jaurlaritzako Garraioko zuzendaria UIC erakundean


 

Eusko Jaurlaritzako Garraioko zuzendari Imanol Lezak Euskadiko trenbide-sare berriaren garapena aurkeztu du gaur goizean UIC Union International de Chemins de Fer erakundeak antolatutako Abiadura Handiko Trenaren X. ikastaroan. Euskadin abiadura handiak garapen ekonomiko eta sozialerako itxaropen handiak dakartzala ere azaldu du, halaber, eta nabarmendu du igarobide atlantikoko trenbide berria «pizgarri bat» izango dela «inguruko eskualde eta herrialde guztientzat, zuzeneko lotura ahalbidetuko baitu Brusela, Paris eta Berlingo zentro operatibo eta erabakiguneekin».

 

Besteak beste, Euskal Yaren alderdi tekniko batzuk, eraikitzeko jarraitutako administrazio-prozedura, lanen oraingo egoera eta sare berriaren ustiapen-aukerak azaldu ditu Lezak pertsonen eta salgaien trenbide bidezko garraio arloko 32 herrialdetako adituen aurrean. «Garraio jasangarriaz hitz egin dugu, hori baita azken batean Europako Batzordeak bultzatzen duen azpiegitura berri honek esan nahi duena», adierazi du Garraioko zuzendariak.

 

UICen –ehun herrialdeko baino gehiagoko tren-konpainiak barnean hartzen dituen erakundearen– prestakuntza-programaren barruan Abiadura Handiko Ikastaroa nabarmentzen da, eta bertan 41 hizlarik hartu dute parte Eusko Jaurlaritzaren Garraioko zuzendariarekin batera

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Barrón