Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria euskal erakundeen eta estatukoen arteko itun batean oinarritutako eredu politiko baten alde dago

2014.eko ekainak 02

Iñigo Urkullu lehendakariak aldebiko eredu bat defendatzen du, "euskal erakundeen eta Espainiakoen artean itundutakoa". "Kontzertu Ekonomikoaren antzeko aldebitasun efektibo bat", "estatuko erakundeek beren aldetik zatitu edo urratu ezin duten" lege organiko bat, azaldu du Urkulluk. Autogobernuari edo Europan ahots propioa izateari "ateak ixten ez dizkion" aukera bat, gehitu du.

Cadena Ser irrati-katean egin ditu adierazpenok. Gainera, baieztatu du ez duela Espainiako Gobernuko presidentearen erantzunik jaso, ekonomia, estatu-eredu, bake eta bizikidetza eta beste arlo batzuei buruzko estatu-politika baten eskakizunaren harira. Lehendakariaren ustez, Espainiako gobernuak ez du keinurik egin azken alderdi horri lotuta; esaterako, kartzela-politikaren aldaketaren bat, Langraitz Bidea bultzatzeko. Lehendakariaren ustez, halaber, bide horrek "taldearen estrategiaren mende dauden" ETAren preso asko lagun ditzake justifikaziorik gabeko mina aitortzeko urratsa ematen. Urrats hori, bai eta taldearen behin betiko armagabetzea eta desegitea ere, "berandutzen ari dira", lehendakariaren aburuz.

Bilbao Exhibition Centre-n egin diote elkarrizketa lehendakariari, Makina Erremintaren Bienalaren irekieran. Lehendakariak industriak eta enpresa txiki eta ertainek Euskadin duten garrantzia nabarmendu du. Industria-ekoizpenaren 28ra iristea finkatu du lehendakariak etorkizuneko erronka gisa.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko ekainak 02

    ESTOY DE ACUERDO CON USD QUE DICE @iurkullu animo me ha gustado la entrvista

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)