Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Osalanek makineria zuzen egokitzeko garrantzia nabarmendu du

2014.eko maiatzak 30

OSALANek, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak, lan osasuneko arriskuak saihesteko baldintza legalak betetzeko beharra eta garrantzia nabarmendu ditu.

 OSALANek pertsonen laneko osasuna helburu duen erakunde bultzatzaile gisa, lanpostu seguruak eta osasuntsuak bermatzeko, makineriak kalitate eta legezkotasun baldintzak betetzeko beharrezkotasunean eta lan munduko agente guztiak kontzientziatzeko garrantzian oinarritu du bere jarduna gaurko ekitaldian.

Arabako enpresariek eta Mutualiak antolatutako "Makineriaren egokitzapena: lan ekipoen segurtasuna" izeneko jardunaldi teknikoan landutako gaia izan da, an istripuk gutxitzeko ezinbesteko baldintza bezala. Zentzu honetan, OSALANeko Zuzendari Nagusiak, Izaskun Urien Azpitartek, Arabako enpresarien aurrean langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko euren enpresetako makineria ondo egokitzearen garrantziaz sakondu egin du: "Geure konpromisoa eta helburua, pertsonak dira, pertsonen ongizatea eta laneko osasuna, lan ekipoekin zuzenean lotuta dagoen errealitatea. Beraz, helburuak eta erantzukizunak partekatu egiten ditugu, pertsonen laneko osasunean guztiok inpklikatutako agenteak garelako. Pertsonak enpresen balio nagusiena dira, geure enpresen makineria martxan jartzen duen motorra.  Baina pertsonek, euren lanpostuetan erabili behar duten lan ekipoek, langileen segurtasuna eta osasuna bermatu behar dute. Enpresek ondoen funtzionatzeko "engranajerik onena prebentzioa da".

 Informazio jardunaldian lan-ekipoak indarrean dagoen araudiari egokitzeko eta bide batez langileen lan egoerak hobetzeko eman beharreko pausuen gaineko informazioa eman zaie enpresariei. OSALANeko teknikaria den Luis Grijalbok enpresa ezberdinetan bizitzen den errealitatearen ekarpena egin du, txarto egokitutako makineriagatik izandako instripuen adibide praktikoak aurkeztuz.

Informatzea enpresetan prebentzio kudeaketa sustatzeko biderik onena da. Araudia betetzen ez duen makina batek makina hori erabiltzen duen pertsonaren osasunarentzat arrisku maila altua suposatzen duelaz ohartarazteko lehen pausua ezagutza da. Enpresariak dituen baliabideak lan-ekipoak egokitzeko erabiltzea ezinbestekoa da, horrela lan segurtasuneko egoerak errespetatzeko.

Lan ekipamenduak asko eta era anitzekoak dira, baina guztiak egoera onean egon behar dira eta araudia bete. 1995eko urtarrilak 1en aurreko makinak badira uztailak 18ko, 1215/97 Errege-Dekretuari egokitu behar dira.  Gainera, makina berriak erosten duen enpresariak zera izan behar du kontutan: makinak Europar Erakundeko etiketa izatea (CE markaketa delakoa), adostasun-adierazpena eta argibide-orria gaztelaniaz gutxienez. Eta makinaren eginkizunetan funtsezko aldaketaren bat eginez gero, jabea fabrikatzaile bihurtzen da eta beste EE etiketa bat ezarri beharkio dio.

Jardunaldian eskeinitako informazio teknikoarekin batera, OSALANeko Zuzendari Nagusiak, Izaskun Urien Azpitartek, OSALANeko babesa eta laguntasuna eskeini dizkie enpresariei lan arriskuen prebentziorako bidean. Zentzu honetan, zera nabarmendu du: " Lan osasuna eta enpresa-etorkizuna zati handi baten zeuon esku dago, lan arriskuen prebentzioa enpresa-kudeaketan barneratzeko ezinbestekoak zarete eta. Horretarako hurbil gaituzue, OSALANen, Lan Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundean, aholkularitza eta laguntza-teknikoa eskeintzen dizuegu, hutsuneak zuzendu eta prebentzio neurriak hartzeari laguntzeko. Araudia betetzen ez duen makina batek makina hori erabiltzen duen pertsonaren osasunarentzat arrisku maila altua suposatzen du. Bere lan ekipoak egokiak izatea eta lan seguritatearen baldintzak errespetatzea ezinbestekoa du enpresariak. "

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)