Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Real Sociedadeko Presidentea hartu du

2010.eko maiatzak 19

Lópezek arrakasta izan dezala opatu dio taldeari, mailaz igotzea baitu jokoan

Zuzendari txuriurdinak taldeko jokalari guztiek sinatutako elastiko bat eta klubak iaz mendeurrena bete zuela gogoratzeko logoa duen koadro bat ere oparitu dizkio lehendakariari.

Patxi López lehendakariak Jokin Aperribay Real Sociedadeko presidentea hartu du gaur goizean Lehendakaritzan. Presidenteak talde gipuzkoarrak etorkizunerako dituen planen berri eman dio lehendakariari.

Bileran Iñaki Arriola Etxebizitza eta Herri Lan sailburua ere izan da eta hor zuzendari txuriurdinak taldeko jokalari guztiek sinatutako elastiko bat eta klubak iaz mendeurrena bete zuela gogoratzeko logoa duen koadro bat ere oparitu dizkio lehendakariari.

Patxi Lópezek, berriz, zorionak eman dizkio taldeari oraingo denboraldian egindako ibilbidearengatik eta hurrengo bost jardunaldi erabakigarrietan zortea izan dezala opatu dio; izan ere, Lehen Mailara igotzea du jokoan Real Sociedad-ek. Halaber, Eusko Jaurlaritzak Realak Futboleko Munduko Txapelketa Anoetako zelaian ere jokatzeko duen asmoa babesten duela adierazi dio.

 

Iruzkin bat
  • 2010.eko maiatzak 20

    Una idea para ahorrar dinero ahora que estamos de reajustes...y si dedicamos el dinero publico de la construccion del Nuevo San mames a lo que realmente hace falta?educacion, sanidad, tav, sueldos...Ojala suba la Real eso si!!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakari