Berriak Osasuna
Eu

Kerik gabeko ikasgelak programako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2014ko ikasgela irabazleen sari banaketa

2014.eko maiatzak 30

Tabakorik gabeko munduko eguna

Gaur banatuko dira Kerik gabeko ikasgelak lehiaketako ikasgela irabazleen sariak hiru lurraldeetan. Horien bidez, Osasun Sailak eta Osakidetzak ia 11.600 gazteen parte-hartzea eta ez erretzeko konpromisoa saritu nahi dute. Aurten, ez erretzeko konpromisoa 2.200 ikasle gehiagok bere egin dute.

Araban, 1.948; Bizkaia, 5.232; eta Gipuzkoan, 4.370, Euskal Autonomia Erkidegoko 138 ikastetxetatik.

 

GUZTIRA EAE:

  • IKASTETXEAK: 138

 

  • IKASLEAK GUZTIRA: 11.550

 

  • IKASGELAK GUZTIRA: 508

 

 

Kerik gabeko ikasgela

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa

Ikastetxeak

24

62

53

Ikasgelak

96

232

180

Ikasleak

1948

5232

4370

 

 

Kerik gabeko ikasgela Europar Batasunak sustatutako ekimena da, tabakismoa prebenitzeko helburua duena. Euskadin, Osasun Sailak eta Osakidetzak garatzen dute, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin elkarlanean. Hainbat esku-hartze komunitario hartzen ditu barnean, beste erakunde eta eragile sozial batzuen bidez gauzatzen direnak.

Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko gazteei (DBHko 1. eta 2. maila) zuzenduta dago, Osasun Sailaren datuen arabera, 12 eta 13 urterekin hasten baitira tabakoa kontsumitzen.  Hain zuzen, ikasleen tabako-kontsumoa ekiditea edo geroratzea da helburua, eta, aldi berean, hezkuntza komunitateko kide guztiengana iristea (irakasleak, senideak), tabako-mendekotasuna gainditzeko laguntza eskainiz.

Ikasturte osoan, ikasleek tabakoari buruzko zenbait jarduera gauzatu dituzte, tabakoaren kontsumoa saihesteko, presioari aurre egiten lagunduko dieten tresnak ikasteko eta erretzea ezohikoa eta kaltegarria dela ulertzeko. Horretarako, material didaktikoa, prestakuntza eta programaren arduradunen babesa dituzten tutoreen laguntza izan dute.

Prebentzio-programei buruzko azterlanen arabera, ikastetxeetan tabakismoa prebenitzeko ekimenei esker, gerora erretzaile bilakatzen diren gazteen kopurua murriztu egiten da. Euskal Autonomia Erkidegoko 12 eta 19 urte bitarteko ikasleetan erretzen ez dutela diotenen ehunekoa % 51,4tik % 67,9ra igo da azken urteotan; 17 urterekin hasten dira batez beste tabakoa erretzen. (azken Euskadi eta Drogak txostenaren arabera).

 

GIPUZKOA

Gipuzkoan, programa ikastetxe gehiagora hedatu da. Hala, 2013-2014 ikasturtean, 4.370 ikaslek hartu dute parte. Nabarmen igo da parte-hartzaile kopurua, iaz 350 zirenez.

 

Parte-hartzea 2013-2014 ikasturtean:

  • IKASTETXEAK: 53
  • IKASGELAK GUZTIRA: 190
  • DBH 1EKO IKASLEAK: 2.768
  • DBH 2KO IKASLEAK:  1602
  • IKASLEAK GUZTIRA: 4.370

 

 

 

 

Urola

Goierri Tolosa

Deba

Bidasoa

Donostia

8 ikastetxe

8 ikastetxe

11 ikastetxe

10 ikastetxe

16 ikastetxe

19 ikasgela

22 ikasgela

40 ikasgela

30 ikasgela

79 ikasgela

473 ikasle

471 ikasle

820 ikasle

694 ikasle

1912 ikasle

 

BIZKAIA

Bizkaian, guztira, 61 ikastetxetako 5.232 ikaslek hartu dute parte. DBH 1eko 3.067 ikasle eta DBH 2ko 2.165.

 

Parte-hartzea 2013-2014 ikasturtean:

  • IKASTETXEAK: 61
  • IKASGELAK GUZTIRA: 232
  • DBH 1EKO IKASLEAK: 3.067
  • DBH 2KO IKASLEAK:  2.165
  • IKASLEAK GUZTIRA: 5.232

 

ESKUALDEA

LANTOKIEN KOPURUA

GELAK

1. MAILAKO IKASLEAK

2. MAILAKO IKASLEAK

IKASLEAK, GUZTIRA

BILBO

10

40

601

358

959

EZKERRALDEA

26

90

1015

923

1938

BARRUALDEA

13

53

629

589

1218

URIBE

12

49

822

295

1117

GUZTIRA

61

232

3067

2165

5232

 

 

ARABA

Araban 1.948 ikaslek hartu dute parte: DBH 1eko 1.021ek eta DBH 2ko 927k. Guztira, Arabako 24 ikastetxetako 96 ikasgelek hartu dute parte.

 

Parte-hartzea 2013-2014 ikasturtean:

  • IKASTETXEAK:24
  • IKASGELAK GUZTIRA: 96
  • DBH 1EKO IKASLEAK: 1.021
  • DBH 2KO IKASLEAK:  927
  • IKASLEAK GUZTIRA: 1.948

 

 

ARABA

LANTOKIEN KOPURUA

GELAK

1. MAILAKO IKASLEAK

2. MAILAKO IKASLEAK

LAUDIO

2

14

137

99

AMURRIO

3

8

17

133

GASTEIZ

11

47

571

530

AGURAIN ETA KANPEZU

3

9

91

67

GUARDIAKO KUADRILLA

3

8

98

28

AÑANA, AIARA ETA ZUIA

2

10

107

70

GUZTIRA

24

96

1.021

927

 

Sarituak

Ikasle guztiei banatu zaien kamiseta batean seriagrafiatu dira diseinu eta lelo onenak. Hala, tabakismoaren prebentziorako diseinu eta lelo onenaren Osasun Sailaren lurraldekako sarietan honako hauek izan dira irabazleak:

Araban, Gasteizko Koldo Mitxelena ikastetxeko DBH 1eko ikasgela;

Bizkaian, Barakaldoko Alazne ikastetxeko DBH 2ko ikasgela; eta Gipuzkoan, Errenteriako Orereta ikastolako DBHko 1B ikasgela.

Halaber, eskualde- eta udal-mailako sariak eman dira, parte hartu duten gazteen lana eta konpromisoa errekonozitzeko.

ESI Bilbo-Basurtuko saria Ibaigane ikastetxeko DBHko 1B ikasgelak irabazi du.

Enkarterri-Ezkerraldeko saria Abantoko Dolores Ibarruri ikastetxeko DBHko 2E ikasgelak irabazi du.

ESI Barrualde-Galdakaoko saria Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxeko DBHko 2A ikasgelak irabazi du. Uribeko saria Getxoko Aixerrota ikastetxeko DBHko 1B ikasgelak irabazi du.

Osasun sailburuorde Guillermo Viñegrak eta Osasun Saileko zuzendariek eman dituzte sariok. Den-denek Osasun Publikoko Eskualdeek egindako lan bikaina goraipatu dute. Eskualdeok eta Osakidetzako Osasun-eskualdeek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, udalek, prebentzio komunitarioko teknikariek eta farmaziek egin dute lan eskola- eta komunitate-prebentzioko programa honetan.

«Osasun arloa gainditzen duten ekimenak dira hauek guztiak, biztanleen osasunak eta ongizateak politika transbertsalak eta sinergia nahiz elkarreraginak behar dituztelako ezinbestean, bikainak izango badira», adierazi du Osasun sailburuorde Guillermo Viñegrak.

Halaber, nabarmendu duenez, «Osasun Sailarentzat, esku hartzeko kolektibo lehenetsiak dira nerabe eta gazteak, prebentzioari eta ohitura osasungarriak sustatzeari dagokienez, garapen egoki eta osasungarria bermatzeko. Ondorioz, "Kerik gabeko ikasgelak" bezalako ekimenek, oinarrian konpromisoa eta erantzukizuna dutenak, bizitzako fase horretan erabaki osasungarriak eta seguruak hartzeko aukera ematen dute.

Gainera, ikusitako eraginkortasuna ikusita, gisa honetako esku-hartzeen alde egingo dugu, tabakoaren aurkako borrokan indar gehiago eginez».

 

Farmaziako erakusleiho lehiaketa

Gaur, halaber, Kerik gabeko Astearen barruan eta ekitaldi berean, Farmazietako erakusleihoen lehiaketaren sariak banatu dira. Osasun Sailak, Osakidetzako osasun-eskualdeek eta farmazialarien elkargoek sustatuko ekimena da, udalekin eta mankomunitateekin lankidetzan. Aurten, orotara, 169 farmaziak hartu du parte ekimenean.

Honako hauek dira helburuak:

  • Herritarrak tabakismoaren arazoarekin sentsibilizatzea
  • Erretzeari uzteko lagun dezaketen bitartekoen inguruan informatzea.
  • Farmazien bulegoen rola sustatzea osasuna sustatzeko eta prebentziorako zentro gisa, herritarren artean ohitura osasungarriak hartzea sustatuz tabakismoaren aurrean.
  • Farmazietako profesionalen sorkuntza sustatzea, egindako lanik onenak errekonozituta eta sarituta.

 Tabakorik Gabeko Mundu Eguna

Bihar, maiatzak 31, Tabakoaren Kerik gabeko Mundu Eguna da. Osasunaren Munduko Erakundeak ezarri zuen 1987an, eta tabakismoaren izurriteaz eta bere ondorio hilgarriez arduratzea du xede. Ekitaldi horrekin amaituko da XV. Kerik gabeko Astea. Aurtengo leloa «Uzten duzun aldiro, zu irabazle!»

Aste honetan zehar tabakoaren inguruko zenbait jarduera garatuko dira Euskadin. Bertan parte hartu dute Osakidetzako erakundeek, Lehen Mailako Arretarako Unitateek, Ospitaleek, Osasun Eskualdeek, Osasun Publikoak, Hezkuntzak, Udalek, mediku eta farmazeutikoen kolegio ofizialek, erakundeek, merkatariek nahiz herritarrek.

Horretarako, informazio-mahaiak, karpa korporatiboak, sentsibilizazio- eta informazio-kanpainak, solasaldiak, tailerrak, Kerik gabeko gelak eta Farmazietako erakusleihoak programen sarien entrega... antolatuko dira.

Ekintza hauek guztiak helburu jakin batekin egiten dira: herritarrak sentsibilizatzea tabakoak dituen arriskuaren gainean, eta erretzaile guztiei laguntzea tabakoa kontsumitzeari uzteko urratsean.

Horretarako, tabakoa erretzeari utzi nahi dioten guztiei laguntza eta arreta emateko, Osakidetzak tabako-mendekotasuna gainditzeko banakako eta taldekako programak eskaintzen ditu 2013az geroztik bere 320 osasun-zentroetan. 2013an, 4.043 pertsonek hartu dute parte, iaz baino % 50 gehiago. Horri esker, askok eta askok utzi diote erretzeari.

 Hori guztia tabakoaren aurkako Osasun Sailaren eta Osakidetzaren konpromisoaren isla da, euskal herritarren artean tabakoaren kontsumoa eta hilkortasuna murriztea xede dute eta.  Tabakoaren kontsumoa nabarmen murriztu da Euskadin azken urteetan, baina ezin da lasaikerian erori; izan ere, tabakoak kontsumitzaileen erdiak hiltzen ditu. Gainera, bizi-itxaropena 15 urtean murrizten du eta 25etik gora gaixotasun eragin ditzake. 

Osasun Sailak lanean jarraituko du izurrite horren aurka eta bitarteko eskuraerrazak eskainiko ditu; esaterako, tabakoa utzi nahi dutenentzako doako telefonoa (944 00 75 73), Osasunaren Munduko Erakundearen MPOWER Estrategiarekin (tabakismoaren izurriteari aurre egiteko neurri sorta) bat eginez.

 

 

Gasteiz, 2014ko maiatzak 30

 

OHARRA: TABAKOaren gaineko informazio guztia kontsultagai dago osasun-zentroetan, osasun-laguntzarako telefonoan eta Osakidetzaren web gunean. Azken honetan, Kerik gabeko ikasgelak programara sartzeko informazioa dago: helburuak, parte hartzeko bideak, izena emateko eskabideak eta ikastetxeetan erabili daitezkeen materialak eta hezkuntza-bitartekoak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko