Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Eusko Jaurlaritza eta foru aldundien arteko akordioa, “talentudun” kirolarien alorreko lankidetzarako

2014.eko maiatzak 29

Lehendabiziko aldiz, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak eta  hiru Foru Aldundiek lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizez, kirolari promesei goi-mailako kirolari izateko bidean laguntzeko lanen segimendua eta koordinazioa egiteko.

Kirol-ibilbide hori kontuan hartuta, eta foru-aldundi bakoitzak emandako kirolari promesen zerrenda hartuta, Batzorde Misto Paritario bat elkartuko da, teknikoa, “kirol talentuak” identifikatzeko; hau da, kirol-ibilbideagatik edota kirol-emaitzengatik, kirolean goi-maila eskuratzeko oso gertu daudela egiaztatu dutenak.

Aldeen arteko hainbat bilera egin ostean, gaur goizez sinatu den hitzarmena lortu da “kirol talentuek” Gazteria eta Kirol Zuzendaritzaren Fadura-Getxoko Hobekuntza Teknikorako zentroaren (HTZ) zerbitzuak eta babesa jaso ditzaten.

Goi-mailako kirolaren antolamendua eta sustapena Eusko Jaurlaritzari dagokio, Euskadiko Kirolari buruzko ekainaren 11ko 14/1998 Legearen arabera. Hala, lurralde historikoetako foru-erakundeek dute eskumena kirolari promesei aholkularitza teknikoa eta laguntza ekonomikoa emateko.

Aurrekotik ondorioztatzen da, indarrean den lege-ordenamenduari jarraiki, kirolarien ibilbidea babesteko laguntza publikoak eskumen-esparru hauen arabera taxutzen direla: lehenik eta behin, foru-aldundiek eta, ondoren, Jaularitzak lagundu behar diete kirolari promesa izatetik goi-mailako kirolari  izateko bidean, eta laguntza horiek modu koordinatuan eta osagarrian eskaini behar dira.

 

 

 

Gasteizen, 2014ko maiatzaren 29an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)