Berriak Segurtasuna
Eu

112-SOS Deiak zerbitzuak «Patxi Sánchez» saria jaso du arriskuen eta larrialdien kudeaketan egindako lanagatik.

2014.eko maiatzak 29

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren mendeko 112-SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroek «Patxi Sánchez» saria jaso dute arriskuen eta larrialdien gainean egindako kudeaketagatik.

Segurtasuneko sailburuorde Josu Zubiagak jasoko du bihar, maiatzak 30, sari ospetsu hori Donostiako Udalak, EHUk eta Marsh aseguru-etxeak antolatutako Arrisku eta Larrialdien Kudeaketari buruzko VIII. Jardunaldiak amaitzeko ekitaldian.
«Patxi Sánchez» saria aipatutako erakundeek sortu zuten Donostiako suhiltzaileen ofizialorde Patxi Sánchez, duela 5 urte zendua, omentzeko.
Jardunaldi horien aitzindarietako bat izan zen Patxi Sánchez, eta Udaltzaingoarekin elkarlan estua izan zuen Gipuzkoako hiriburuko suteak ikertzeko.
Sari ospetsu hori eman duten bosgarren aldia da. Aurrekoetan DYAk, Gurutze Gorriak, Donostiako Aquariumeko zuzendari Vicente Zaragüetak eta Aself Suteen Aurkako Borrokarako Espainiako Elkarteak eskuratu dute saria.
SOS Deiak zentroek arriskuen eta larrialdien kudeaketan duten garrantzia ez ezik, garatzen duten gizarte-lana ere saritu nahi izan dute sariaren bultzatzaileek oraingoan.
112-SOS Deiak, sistema azkarra eta eraginkorra, zerbitzu emateko bokazioa duena
SOS Deiak Larrialdiak Koordinatzeko Zentroek herritar guztiei larrialdi-egoeretan laguntza-sistema azkarra eta eraginkorra ematea dute xedetzat.
Era guztietako larrialdiak daudenean koordinatzeko zentro horiekin harremanetan jartzeko balio duen laguntzarako telefono-zenbakia da 112. Horrenbestez, 112 hau da:
Larrialdietarako eta ez beste ezertarako zenbaki bat
Iraunkorra, eguneko 24 orduetan, urteko 365 egunetan.
Integrala, larrialdiko dei guztien arretarako, baina larrialdientzat soilik.
Doakoa, erabiltzaileentzat kosturik gabea.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Vicente Zaragüeta