Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Osalanek arrisku psikosozialen prebentzioan bere lan ekintza indartuko du

2014.eko maiatzak 29

Minusbaliotasuna duten adineko pertsonekin lan egiten duten gizarte zerbitzuetan dauden arrisku psikosozialei buruzko datu bilketa hasi du Osalanek aste honetan bertan. Lan honen emaitza argitara emango den gidaliburu batean jasoko da.

 

Osalaneko zuzendari nagusiak, Izaskun Urienek, Eusko Jaurlaritzako erakunde autonomo honek aurrera eramango dituen ekintza berriak aurkeztu ditu Mondragon Unibertsitateak antolatutako “Arrisku psikosozialak; pertzepzioa eta konpromezua” jardunaldian. Horien artean, aipatutako gidaliburua argitaratuko da, eta horretarako Enplegu eta Gizarte Politiken saileko erakundeak ehun bisitatik gora egingo ditu, gizarte zerbitzu hauek arrisku psikosozialei dagokioez duten egoeraren berri izateko.

Sektore honetan lan egiten duten taldeek arrisku psikosozialen aurrean ahuldadeak dituzte eta hori da, kolektibo honekin lan hasteko erabakiaren zergatia. Kanpaina honen emaitzak, erakundearen zuzendariak adierazi duenez, azaroan Bilbon ospatuko diren Arrisku Psikosozialen V. Jardunaldietan aurkeztuko dira.

Izaskun Urienek alor honetan lan egiteko beharra aipatu du “lan munduan bizi den egoera gertutik ezagutu eta horren gain jarduteko gero, bai formazioa eginez, informatuz eta lan arriskuen prebentzioan diharduen pertsona oro sentsibilizatuz”. Urienek nabarmendu egin du hori dela “gure helburua betetzeko modu bakarra, laneko segurtasuna eta osasuna lortzea, erakunde aholkulari eta alor honetako politiken koordinatzaile garen heinean”

Jardunaldiak arrisku psikosozialen prebentzioan diharduten agenteen konpromezua izan du ideia nagusi gisa eta ideia honen haritik, Osalaneko zuzendari nagusiak adierazi du, berak ordezkatzen duen erakundea “langile guztiek kutsadura psikosozialik gabeko giroan lan egiteko duten eskubidearekin konprometitua” dagoela.

 

 Arrisku psikosozialen prebentzioko gidaliburuak

Jardunaldiak Osalanek duela urte batzuetatik hona alor honetan egiten diharduen ikerketa lana ikustarazteko balio izan du. Lan horri esker jakin da enpresen %5k baino ez duela arrisku psikosozialen ebaluaketa eginda, eta Osalaneko teknikoek, Arrisku Psikosozialen Mapa egin dute. Formazioaren, informazioaren eta koordinazioaren aldetik hutsuneak zeudela ikusi ahal izan zen mapa egiterakoan eta horri aurre egiteko, zenbait ekimen egin dira: ikastaro-tallerrak lan arriskuen prebentzioko delegatuentzat eta teknikoentzat, aholkularitza lanak eta “Antolakuntzako arrisku psikosozialen hastapenak” gidaliburua. Aurten “Arrisku psikosozialen aurrean dauden langileen osasunaren zaintzarako gomendioen gidaliburua” argitaratu da, Osalanek diruz lagundutako ikerketa proiektu bati esker.

Jardunaldian zehar erabilitako material teknikoa, baita psikosozioloiaren arloko ponentziak ere, eskuragarri daude Osalaneko webgunean eta aurtengo urtean, arrisku psikosozialen arloak leiho berezia izango du atari horretan.

Iruzkin bat
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2014.eko ekainak 01

    hola soy una persona mayor con 55 años y con discapacidad del 49% y desde hace ya 2 años no estoy agusto en el puesto ya que todas las peticiones a todos (encargada,recursos humanos,personal,comite,adecco) han sido denegadas y lo mas grave,no informada al trabajador,me siento desmotivado,depresivo,acosado,estresado y he pedido ayuda pero ha sido rechazada por lo que psiquicamente estoy undido,mi correo es,,,,,,, aundiaman@gmail.com

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)