Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Ohiko osoko bilkura (2014/6/5)

2014.eko ekainak 06

Gai-zerrenda:
Aldez aurreko gaia: Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Ibarzaharrari buruz. Mozioari dagokionez, behin betiko ebaztea maiatzaren 29ko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Erregelamenduaren 92.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz . (10\11\03\00\0088)
1. Lehenbailehen eztabaidatzeko Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzeko iragarpenaren inguruan. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0524)
2. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Lehiaren Euskal Agintaritzak Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2013ko uztailaren 17an onartu zuten klausula sozialen inguruko 4/2013 Foru Arauaren aurka jarritako auzibidea bertan behera uzteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0434)
3. Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, bitartekaritza-prozedura ezartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\03\00\0081)
4. Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Fórum Filatélico SA, Afinsa Bienes Tangibles SA eta Arte y Naturaleza Gespart SLren iruzurrak kalteturiko aurreztaile txikien egoerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0471)
5. EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal presoen sakabanaketa politikarekin amaitzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0503)
6. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, lan-eskaintza publiko baten bitartez EITBn lanpostuak ezabatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0504)
7. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, langabetuen ekintzailetza babesteko laguntzak berehala ordaintzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (10\11\02\01\0491)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau