Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Karmele Alzueta sarien banaketa

2010.eko maiatzak 19

Zarauzko Lizardi Institutuak Karmele Alzueta saria jaso du aurten

"Berrikuntzaren eskutik sortu daitezke hezkuntzan eta gizartean beharrezkoak diren aldaketak" adierazi du Hezkuntza sailburuak

Zarauzko Lizardi Institutuak Karmele Alzueta saria irabazi du. EAEan Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan garatutako Berriztapen Proiektuetarako saria da berau. Ikastetxeetan garatzen diren berriztapen eta proiektuei bultzada handiagoa eman nahian sortu zen saria.

Kasu honetan, ikastetxeak sari hau jaso du arbel digitalak ezartzeagatik. Ikasgelen digitalizazioa Eusko Jaurlaritzako hezkuntza saileko helburuetariko bat da Eskola 2.0 programaren bitartez. Eusko Jaurlaritzak abian jarritako programa honek "bere lehen urrats finkoak ekarri ditu" Marian Ozcariz sailburuaren hitzetan. "Teknologia berriek gure eskoletan ditugu jadanik eta horrek aldaketa nabarmenak ekarri ditu guztiontzat", gaineratu du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Hezkuntza sailburuordea