Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

2011. urterako lan egutegia

2010.eko maiatzak 18

 Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko 2011. urteko jaiegunen egutegi ofiziala onartu du gaur.

Estatuaren legeak aplikatuz, 2011. urtean igande guztiak eta ondoren aipatzen diren egunak jaieguntzat hartuko dira lan ondorioetarako:

- Urtarrilaren 1a, Urteberri Eguna.

- Urtarrilaren 6a, Jaunaren Agerkundea.

- Apirilaren 21a, Ostegun Santua.

- Apirilaren 22a, Ostiral Santua.

- Apirilaren 25a, Pazko Astelehena.

- Uztailaren 25a, Santiago Eguna.

- Abuztuak 15, Ama Birjinaren Jasokundea.

- Urriaren 12a, Espainiako Festa Nazionala.

- Urriaren 25a, Euskadiko Eguna

- Azaroaren 1a, Domu Santu Eguna.

- Abenduaren 6a, Espainiako Konstituzioaren Eguna.

- Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbiaren Eguna.

Lan ondorioetarako, 2011. urtean, tokian tokiko jaietako bi egun ere jaiegun izango dira, hau da, ordaindu egingo dira eta ez dira berreskuratu beharko. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko lurralde-ordezkariek zehaztuko dituzte egun horiek, udaletako osoko bilkuren proposamenez. Lurralde historikoko gainerako udalerriekin batera edo aparte hartu ahalko dira.

Egutegi hau EHAAn argitaratzen den egunetik hasi eta hilabeteko epean egin behar dute proposamena udalek, eta beren lurralde ordezkaritzetara bidali.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Gemma Zabaleta