
Tapiak enpresarien figura errekonozitzearen alde egin du Enpresaren Egunaren amaierako ekitaldian
Tapiak azaldu du enpresa txikien eta ertainen esportazioari babes finantzarioa emateko programa bat abiarazi dutela
Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak enpresarien figura «konplexurik gabe» errekonozitu eta babestu behar dela adierazi du, ADEGIrekin batera, Enpresaren Egunaren amaierako ekitaldian. Sailburuak nabarmendu du enpresariek «herrialdea eraikitzen» dutela, inbertsioak eginez, arriskatuz eta lanpostuak sortuz.
Gainera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak adierazi du Euskadiko ETEen esportazio jarduerari likidezia emateko eta ordainketa ezaren arriskua txikitzeko 100 miloi euroko finantzazio programa bat abiarazi dutela gaur bertan. Enpresen esportazio jarduera indartzeko beste tresna bat da.
Sailburuak esan duenez, Euskadiko ekonomiaren «joera aldaketari eta konfiantza zantzuei» laguntzeko neurria da. Izan ere, datuen arabera, 2014ko urteko batezbesteko % 1 haziko da, abenduko iragarpenetan adierazitako baino % 0,1 gehiago.
Lan-harremanak
Lan-harremanen egoerari dagokionez, Tapiak uste du «geldialdia amaitu» behar dela, eta aldeak hitz egiteko gai izatea ona dela, enplegua sortzeko aurrerapausoa emango luketelako.
Sailburuaren ustez, lan-harremanak ekonomiarako «erabateko zalantzako» arloa dira, eta ez du halakorik behar.










