Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

2018. urteko erdialdea baino lehen, ikuskartiza teknikoak aztertuko du 50 urtetik gorako eraikinen kontserbazio-egoera

2014-05-29

Gainera, irisgarritasun unibertsala eta energia-eraginkortasuna ere bultzatuko ditu

EAEko udalak funtsezkoak izango dira EITa ezartzeko prozesuan

Datozen urteetan, 93.000 eraikin inguruk ikuskapen tekniko bat egin beharko dute etxebizitzen segurtasunaren, irisgarritasunaren eta energia-eraginkortasunaren baldintzak neurtzeko.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Juan María Aburtok Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa arautuko duen dekretu berrian (80/2014 Dekretua, maiatzaren 20koa) Eusko Jaurlaritzak egindako aldaketak azaldu ditu gaur Bilbon komunikabideen aurrean egindako agerraldian. Besteak beste, 50 urtetik gorako bizitegi-eraikinek zein birgaitzeko laguntzak eskatzen dituztenek, beren antzinatasuna alde batera utzita, EITa aurkeztu beharko dute udalean. Halaber, teknikarien irizpenak hala adieraziz gero, gabeziak zuzentzeko txostena ere aurkeztu beharra egongo da.

EITa aurkezteko epeen egutegia ere malgutu da, orobat; orain arte hainbat tarte aurreikusita zeuden eraikinaren eraikitze-dataren arabera. Jaurlaritzak iragan astean onartutako araudiaren arabera, 2017ko ekainean 50 urtetik gora beteta dituzten eraikinek txostena aurkeztu beharko dute 2018ko ekaina baino lehen. Lehen fase hori amaituta, 50 urte betetzen dituzten eraikinek urtebeteko epea izango dute EITa aurkezteko.

Txostenak 10 urteko balioa izango du, EITa egiten den egunetik hasita; hortaz, aldian-aldian berritu beharko da ikuskaritza. Aldi horretan Erabiltzeko eta Mantentzeko Plan bat izango dute, EITa egiten duten teknikariek beraiek prestatuta.

Eraikinen egoeraren gaineko ezagutza handitzearren, kontserbazio-egoeraren azterketa jaso ez ezik, irisgarritasun-baldintzei eta eraikin osoaren energia-eraginkortasunari buruzko datuak ere bilduko ditu EITak.

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren datuen arabera, EAEko 92.000 eraikin inguruk edukiko dituzte berrogeita hamar urte 2017ko ekainean –eta, horrenbestez, EITa udalean aurkeztu beharko dute 2018ko ekaina baino lehen– hau da, EAEko higiezinen % 53k baino gehiagok. Sailburuaren arabera «laguntza publikoen eskatzaileek EITa ere eduki beharko dutenez, oso litekeena da datozen urteetan autonomia-erkidegoko eraikinen ia bi herenek ikuskapen bat egin behar izatea».

(Informazio gehiago atxikitako prentsa oharrean)

10 iruzkin
  • @FuturEnergy_
    2014-07-09

    Comentario de Twitter:
    RT @cayestopic: Échale un vistazo:
    Gobierno Vasco Irekia :: La #ite diagnosticará el estado de conservación de los edificios

    http://t.co/L

  • @Ivan_SrGalleta
    2014-06-05

    Comentario de Twitter:
    RT @tecnifica: La #ITE diagnosticará el estado de conservación de los edificios de más de 50 años antes de 2018 http://t.co/GKReB4i0Of

  • @AlbertoMansoAT
    2014-06-05

    Comentario de Twitter:
    RT @tecnifica: La #ITE diagnosticará el estado de conservación de los edificios de más de 50 años antes de 2018 http://t.co/GKReB4i0Of

  • @UrbanInmo
    2014-06-05

    Comentario de Twitter:
    La #ITE diagnosticará el estado de conservación de los edificios de más de 50 años antes de 2018 http://t.co/ovHVNh0GvL
    Via @tecnifica.

  • @tecnifica
    2014-06-05

    Comentario de Twitter:
    La #ITE diagnosticará el estado de conservación de los edificios de más de 50 años antes de 2018 http://t.co/GKReB4i0Of

  • @josearnaiz
    2014-06-05

    Comentario de Twitter:
    La #ITE diagnosticará el estado de conservación de los edificios de más de 50 años antes de 2018 http://t.co/QNCL7TK7fs

  • @joseavr
    2014-06-02

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco lanza la legislación sobre la ITE y se convierte en referencia para el resto de CC.AA. http://t.co/RBvahF3mxh

  • @cayestopic
    2014-05-31

    Comentario de Twitter:
    Échale un vistazo:
    Gobierno Vasco Irekia :: La #ite diagnosticará el estado de conservación de los edificios

    http://t.co/LtCI03zpuI

  • @_ICCL_
    2014-05-29

    Comentario de Twitter:
    La inspección técnica diagnosticará el estado de conservación de los edificios de más de 50 años antes de mediad... http://t.co/oBmnEJnJTD

  • @ekoteknia
    2014-05-29

    Comentario de Twitter:
    ATENCIÓN: Nuevo decreto sobre la ITE en Euskadi http://t.co/OyhWQEhOAG

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)