Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Gernikan Ibilaldiaren ospakizuna dela eta, zerbitzu bereziak eskainiko ditu

2014.eko maiatzak 28

Euskotrenek Bilbo-Eibar, Bilbo-Gernika eta Gernika-Bermeo lineatako trenen zerbitzua indartuko du, lotura autobusekin batera, Gernikan igandean ekainaren 1ean ospatuko den Ibilaldirako.

Bilbo - Gernika:
9:08tik 12:38ra Bilbotik Gernikara zerbitzua egongo da 12 eta 18 minuturik behin. 13:08tik 22:08ra zerbitzua 30 minuturik behin izango da. Bilbotik Gernikarako azken irteerak 22:28an eta 23:00etan izango dira.

Gernika helmuga ez duten pertsonek eta Bermeora joan nahi duten bidaiariek tren bat izango dute orduro (9:38tik 21:38ra) baina garraio aldaketa burutu behar izango dute autobusez Muxikako geltokitik Institutura, eta geraleku horretan trenera igoko dira Bermeora joateko.

Gernika - Bilbo
9:20tik 17:50eraino, zerbitzua 30 minuturik behin. 18:08tik 20:50era zerbitzu gehigarria egongo da 12 eta 18 minuturik behin. Azken zerbitzuak, 21:20tik 22:20ra, berriro ere 30 minuturik behin izango dira.

Bermeo – Institutua
8:47tik 22:17ra Bermeo eta Institutua arteko zerbitzua 30 minuturik behin izango da. Azken irteera 21:47an izango da. Azken bi trenak -22:17koa eta 22:45ekoa- Gernikaraino iritsiko dira.

Gernika helmuga ez duten pertsonek eta Bilborako noranzkoarekin bidaia jarraitu nahi dutenek tren bat orduro izango dute 9:17tik 21:17ra (horrez gain bi tren berezi izango dituzte 8:47an eta 21:47an) tren hau Bermeotik irtengo da, baina Institutuko geralekuan autobusera egin beharko dute garraio aldaketa Muxikaraino jarraitzeko, bertan berriro ere trenera igoko dira Bilborantz jarraitzeko.

Institutua – Bermeo
8:13tik 22:13ra 30 minutuz behin.

Egun osoan zehar trenak ez dira LURGORRIko geralekuan geratuko.

Bilbo –Amorebieta/Eibar-Amorebieta
Bilbotik ibilaldira joan nahi duten pertsonek, Eibarrera doan trenean, Eibartik Amorebietaraino iritsi beharko dira treneko zerbitzu berezietan. Goizez, Amorebietako geltokitik Gernikaraino autobusekin lotura jarriko da eta arratsaldez, itzultzerako, Gernikatik Amorebietara.

Trenaren irteerak (Eibarrerako noranzkoan) Bilbotik Amorebietara
9:00etatik 13:00etara: 30 minutuz behin.

Garraio loturaren irteerak Gernikatik Bilbora:
17:40tik 21:10era: 30 minuturik behin.

Trenaren irteerak Eibartik Amorebietara
8:41etik 12:11ra: 30 minuturik behin.

Garraio loturaren irteerak Gernikatik Eibarrera:
17:44tik 20:44ra: 30 minuturik behin.

Ibilaldiko bidaia-txartel berezia
Sarrera errazteko helburuarekin, Euskotrenek Ibilaldirako joan-etorriko bidaia-txartel berezia sortu du. Txartel hau geralekuetako eta geltokietako salmenta makinetan eros daiteke.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren web gunean www.euskotren.es 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko