Berriak Osasuna
Eu

Nutrizo eguna maiatzaren 28a

2014.eko maiatzak 28

Obesitatea eta gehiegizko pisua arrisku-faktore garrantzitsuak dira osasun fisiko, psikologiko eta sozialerako. EAEn, 4tik 18 urtera bitarteko haurren % 28,1ek gehiegi pisatzen du eta obesoa da. Arazo horrek osasunaren arloan diharduten erakunde eta instituzioen arteko esku-hartzea eskatzen du.

Haurren obesitateari aurrea hartu eta hura gutxiagotzeko elikadurak eta bizimodu osasungarriak duten garrantziaz jabetuta, eta XIII. Nutrizoaren Nazioko Eguna ospatzen dela eta, asteazken honetan (2014ko maiatzaren 28a), jardunaldi bat egingo da Osasun Publikoko Gipuzkoako Zuzendariordetzan, arratsaldeko 17:00etan, eta hitzaldia eta erakusketa-tailer praktikoa emango dira.

Nutrizioko adituek  eta Osakidetzako eta Osasun Publikoko profesionalek emango dute hitzaldia. Hitzaldia hasteko, EAEko obesitate-egoeraren irudi bat erakutsiko da, eta, jarraian, elikadura orekatu eta aukera ugarikoak duen garrantziaz arituko dira, elikadura eta beste ohitura batzuk eta haur-osasuna ardaztzat hartuz. Amaitzeko, hamaiketako edo merienda osasungarriaz hitz egingo da, horretarako aholku praktikoak emanez.

Ondoren, elikagaien erakusketa bat eta tailer praktiko bat egongo dira. Hamaiketako eta meriendarako proposamenak, aukera ezberdinak eta hainbat elikagairen arteko konbinazioak erakutsiko dira, eta haurren adinerako zein anoa diren egokiak eta haiek prestatzeko trikimailuak ere azalduko dira.

Jardunaldia hauek antolatu dute: Osasun Publikoko Zuzendariordetza; Osakidetzako Gipuzkoako Eskualdea, Nutrizio Mediko Ana Elbusto, Gipuzkoako Merkatarien Elkartea, okindegi, urdaitegi, elikadura orokor eta frutategien elkarteekin, Donostiako Udala, eta Fundación Cita Alzheimer fundazioa. Horiez gain, EHUko Giza Nutrizioa eta Elikadura graduko ikasleen eta EAEko Dietista-Nutrizionisten Elkargoaren lankidetza ere izan dugu.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Nutrizio Mediko Ana Elbusto