Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Epaitegien aginduz familia-elkarguneetara bideratutako mila umetik gora artatu zituen Eusko Jaurlaritzak 2013an

2014.eko maiatzak 28

 ·         Artatutako 799 familietatik, % 42,8 emakumeen kontrako indarkeriako epaitegietatik iritsi zen, eta horietan gehienetan, % 41, bazen babes- edo urruntze-aginduren bat.

·         Gehienetan (% 52,19) guraso batek umeak besteari pasatzeko izan dira hitzorduak, eta tutoretzapeko bisitak egiteko, hurrena (% 45,05).

·         Kasuen % 85,7etan amari dagokio haurren zaintza.

·         Familia Elkarguneetan programatutako 41.488 hitzorduen ia erdiak azkenean ez ziren gauzatu.

·         Jaurlaritzak 2014an orotara 1,2 milioi euro inbertituko ditu Euskadin kudeatzen dituen bost familia-elkarguneak finantzatzeko.

Epaileek agindutako bost Familia Elkargune kudeatzen eta finantzatzen ditu Eusko Jaurlaritzak. Zerbitzu honek aukera ematen du krisian dagoen, edo, hain larria izan gaberik ere, zerbitzua jarraipen eta laguntza sozioedukatiborako behar duen familia bateko kideak elkartzeko. Iaz 799 euskal familiak erabili zuten, denera, zerbitzua. 

Artatutako familia gehienak (EAEko kasu guztien % 42,8) emakumeen kontrako indarkeriaren epaitegiek bideratuak ziren; hurrena familia-epaitegiek bideratuak datoz (% 39,8), eta gainerakoak bestelakoak dira, hala nola lehen instantziako eta instrukzioko epaitegietatik, penaletatik eta abar.

 

2013AN ARTATUTAKO FAMILIEN KOPURUA

 

 Jatorrizko epaitegien arabera

Barakaldo

Portugalete

Bilbo

Donostia

Gasteiz

EAE

  Emakumearen aurkako indarkeriakoak

24

% 40,7

31

% 38,3

149

% 43,9

81

% 39,5

57

% 49,6

342

% 42,8

Familiakoak

22

% 37,3

44

% 54,3

132

% 38,9

69

% 33,6

51

% 44,3

318

% 39,8

Bestelakoak (1. instantziakoak eta instrukziokoak, penalekoak...)

13

% 22

6

% 7,4

58

% 17,1

55

% 26,8

7

% 6,1

139

% 17,4

GUZTIRA

59

% 100

81

% 100

339

% 100

205

% 100

115

% 100

799

% 100

 

Hori dela eta,ikusi da 2013an Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen bost familia-elkarguneetan artatutako familien % 41en kasuan bazela babes- edo urruntze-agindu judizialen bat . Donostiakoaren kasuan, % 50,7koa da horren eragina.

 

2013AN ARTATUTAKO FAMILIEN KOPURUABabes- nahiz urruntze-agindua duten ala ez 

Babes-aginduak / Urruntze-aginduak

Barakaldo

Portugalete

Bilbo

Donostia

Gasteiz

EAE

BA / UA dutenak

24

% 40,7

32

% 39,5

127

% 37,5

104

% 50,7

41

% 35,6

328

% 41

BA / UA gabeak

35

% 59,3

49

% 60,5

212

% 62,5

101

% 49,3

74

% 64,3

471

% 59

GUZTIRA

59

% 100

81

% 100

339

% 100

205

% 100

115

% 100

799

% 100

Familia-elkarguneak erabiltzeko motiborik ohikoena, 2013an, gurasoek seme-alaba adingabeen trukeak egitea izan zen (EAEko kasu guztien % 52,19), eta hurrena tutoretzapeko bisitak (% 45,05). Tutoretzarik gabeko bisitak bisita guztien % 2,75 besterik ez dira.

 

2013AN ARTATUTAKO FAMILIEN KOPURUA Ekintza-motaren arabera

MOTA

Barakaldo

Portugalete eta Zalla

Bilbo

Donostia

Gasteiz

EAE

Tutoretzapeko bisitak.

32

% 54,2

25

% 30,9

144

% 42,5

116

% 56,58

43

% 37,4

360

% 45,05

 Tutoretzarik gabeko bisitak.

1

% 1,7

2

% 2,5

17

% 5

2

% 0,97

------

------

22

% 2,75

Trukea

26

% 44,1

54

% 66,7

178

% 52,5

87

% 42,44

72

% 62,6

417

% 52,19

GUZTIRA

59

% 100

81

% 100

339

100

205

100

115

100

799

100

Zaintzari dagokionez, 2013an artatutako familia gehienetan, amak zuen zaintza (kasuen % 85,7). Aitak kasuen % 11,1ean zuen, eta beste senide batek, foru-aldundiek, eta abarrek, berriz, kasuen % 3,1ean.

2013AN ARTATUTAKO FAMILIEN KOPURUA. ZAINTZAREN ARABERA

Zaintzailea

Barakaldo

Portugalete

Bilbo

Donostia

Gasteiz

EAE

Ama

33

55,9

75

% 92,6

298

% 87,9

176

% 85,8

103

% 89,6

685

% 85,7

Aita

16

% 27,1

3

% 3,7

34

% 10

25

% 12,2

11

% 9,6

89

% 11,1

Beste norbait

10

% 16,9

3

% 3,7

7

% 2,1

4

% 1,9

1

% 0,8

25

% 3,1

GUZTIRA

59

% 100

81

% 100

339

% 100

205

% 100

115

% 100

799

% 100

2013an, bestalde, 41.488 ekintza planifikatu ziren bost Familia Elkargune horietan; haatik, ia erdiak ez ziren burutu azkenean aldeetako bat ez delako bertaratzen edo aldeetako batek programatutako ekintza ez zuelako bete nahi.

 

2013AN PROGRAMATUTAKO EKINTZAK, GUZTIRA

Programatuak

Barakaldo

Portugalete eta Zalla

Bilbo

Donostia

Gasteiz

EAE

A - Tutoretzapeko bisitak.

883

% 100

312

% 100

6.430

% 100

4.843

% 100

1.029

% 100

13.497

% 32,5

 

Eginak

462

% 52,3

265

% 84,9

3.147

% 48,9

2.707

% 55,9

699

% 67,9

7.280

% 53,9

Egin gabeak

421

% 47,7

47

% 15,1

3.283

% 51,1

2.136

% 44,1

330

% 32,1

6.217

% 46,1

B – Tutoretzarik gabeko bisitak

132

% 100

26

% 100

816

% 100

247

% 100

------

------

1.221

% 2,9

 

Eginak

104

% 72,6

26

% 100

400

% 49

115

% 46,6

------

------

645

% 52,8

 

Egin gabeak

28

% 27,4

-------

-------

416

% 51

132

% 53,4

------

------

576

% 47,2

C– Trukeak

1.432

% 100

5.394

% 100

11.408

% 100

5.355

% 100

3.181

% 100

26.770

% 64,5

 

Eginak

947

% 66,1

4.967

% 92,1

4.748

% 41,6

2.658

% 49,6

2.525

% 79,4

15.845

% 59,2

Egin gabeak

485

% 33,9

427

% 7,9

6.660

% 58,4

2.697

% 50,4

656

% 20,6

10.925

% 40,8

GUZTIRA

2.447

% 100

5.732

% 100

18.654

% 100

10.445

% 100

4.210

% 100

41.488

% 100

                             

 

Kokapen geografikoari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak kudeatzen eta finantzatzen dituen Epaileek Agindutako bost Familia-elkarguneetan, Bilbokoak artatu zituen haur eta familia gehien (EAEko kasu guztien % 39,2 eta % 42,4 hurrenez hurren); halaber, bertan programatu zen esku-hartze gehien (% 45) 2013an.

2013AN EGINDAKO ARRETA, KOKAPEN GEOGRAFIKOAREN ARABERA 

Datu orokorrak

Barakaldo

Portugalete eta Zalla

Bilbo

Donostia

Gasteiz

EAE

Artatutako familiak

59

% 7,4

81

% 10,1

339

% 42,4

205

% 25,6

115

% 14,4

799

% 100

Artatutako haurrak

92

% 8,6

104

% 9,8

418

% 39,2

287

% 26,9

164

% 15,4

1.065

% 100

Programatutako esku-hartzeak

Trukeak/Bisitak

2.447

% 5,9

5.732

% 13,8

18.654

% 45

10.445

% 25,2

4.210

% 10,1

41.488

% 100

 

 

 

 

 

 

 

 

Azkenik, 2013ko jarduera-memoriak dioenez, 1.065 haur artatu zituen Eusko Jaurlaritzak zentro horietan. Haur gehienak 6 eta 9 urte bitarteko adina dute. Ez da sexuaren araberako alde esanguratsurik hauteman. 

2013AN ARTATUTAKO ADINGABEAK, SEXUAREN ETA ADINAREN ARABERA

Adina

Barakaldo

Portugalete eta Zalla

Bilbo

Donostia

Gasteiz

EAE

0-3 urte bitartean

Mutilak

9

5

18

14

5

51

94

Neskatilak

5

0

20

15

3

43

3-6 urte bitartean

Mutilak

9

13

39

14

29

104

218

Neskatilak

11

15

36

29

23

114

6-9 urte bitartean

Mutilak

8

15

50

45

23

141

285

Neskatilak

13

13

52

45

21

144

9-12 urte bitartean

Mutilak

7

10

46

50

15

128

247

Neskatilak

8

13

48

29

21

119

12-15 urte bitartean

Mutilak

9

9

30

20

8

76

144

Neskatilak

8

6

33

14

7

68

15 urtetik gorakoak

Mutilak

2

3

15

5

6

31

56

Neskak

3

2

10

7

3

25

Daturik ez

Mutilak

 

 

10

 

 

10

21

Neskak

 

 

11

 

 

11

GUZTIRA

Mutilak

48

55

206

146

86

541

1.065

Neskak

44

49

212

141

78

524

 

1,2 MILIOI EURO 2014AN

Jaurlaritzak 1,2 milioi euro inbertituko ditu guztira 2014an, Euskadin kudeatzen eta finantzatzen dituen bost Familia Elkarguneak (epaileek agindutakoak) finantzatzeko.

 ·         Arabako Familia-elkargunea: Gasteizen dago eta Arabako lurralde osoari ematen dio zerbitzua. Koordinatzaile batek, psikologo batek eta bost hezitzailek osatzen dute lantaldea.

·         Gipuzkoako Familia Elkargunea: Donostian dago eta koordinatzaile-psikologo batek, beste psikologo batek, hezkuntza alorreko eta gizarte-laneko zazpi profesionalek eta aholkulari juridiko batek osatzen dute lantaldea.

·         Bilboko Familia Elkargunea: Bizkaia osoko biztanleria artatzen du, Portugaleteko Familia Elkarguneak artatzen duena izan ezik. Koordinatzaile-psikologo batek, beste bi psikologok, hamabi gizarte-hezitzaile gizarte-langilek eta aholkulari juridiko batek osatzen dute lantaldea.

·         Portugalete eta Zallako Familia-elkargunea: egoitza bikoitzeko elkargunea da, eta Portugaleten eta Zallan ditu. Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran, Meatzaldea eta Enkarterriko bizilagunak artatzen ditu. Koordinatzaile-psikologo batek, beste psikologo batek, gizarte-hezitzaile batek eta gizarte-langile batek osatzen dute lantaldea.

·         Barakaldoko Familia-elkargunea:  herriko bertako familiak ez ezik, egoera jakin batzuetan, ezker ibarreko beste herri batzuetako familiak ere (10, gehienez ere) artatu ahal izango ditu. Koordinatzaile batek, bi psikologok, gizarte-hezitzaile batek, gizarte-langile batek eta gizarte-hezitzaile batek osatzen dute lantaldea.

Hainbat gauzatarako aukera ematen diote Elkarguneek Eusko Jaurlaritzari:

·         Adingabeak aitarekin, amarekin, tutore edo zaintzailearekin eta beste senideekin harremana izaten jarraitzeko duen eskubidea bermatzeko.

·         Amak eta aitak beren seme-alabekin harremana izateko duten eskubidea bermatzeko, eta beste senide batzuek ere bai, aiton-amonak bereziki.

·         Bisiten erregimenak dirauen bitartean adingabearen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko.

·         Adingabeei beren sentimenduak eta beharrak beldurrik gabe eta aske espresatzeko aukera ere ematen die.

·         Bisitak gainbegiratuko dituen hirugarren pertsona inpartzial eta neutral baten presentzia bermatzen da. (Ez kasu guztietan)

·         Gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak hobetzeko, eta hezkuntza-gaitasunen inguruko orientazioa ematea.

·         Gurasoak zerbitzuaren laguntzarik eta tutoretzarik gabe beren seme eta alabekin tratua izateko gauza izan daitezen, beharrezko gaitasunak eskaintzea.

·         Bisitetan bildutako familia-harremanen eboluzioari buruzko informazio fidagarria eta objektiboa izatea, dagokion administrazio edo epaiketa organoari emateko.

·         Aitak eta amak beren seme eta alabak errespetuan, berdintasunean eta elkarbizitzan hezten trebatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)