Berriak Osasuna
Eu

Gehiegizko kontsumoa eragoztea eta permisibitate giro sozialarekin amaitzea, gaurko Gobernu bileran aurkeztutako «Adingabeak eta Alkohola» programaren xedeak. (2014-05-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko maiatzak 27

LABURPENA

Adingabeak eta Alkohola programa Gobernu-kontseiluan aurkeztu du gaur Jon Darpon Osasun sailburuak. Hain zuzen ere, adingabeen gehiegizko kontsumoa eragoztea eta jokabide horiekiko permisibitate-giro sozialarekin amaitzea dira ekimen honen helburu nagusiak.

Dagoeneko 2013-2020 aldirako Osasun Planean esplizituki adierazita dagoen gazteen ohitura osasungarriak areagotzeko eta arrisku-jokabideak murrizteko lan-ildo honek neurri sorta bat barne hartzen du; erkidego-mailan, hezkuntza-esparruan, adikzioen eremuan, osasun-arretan, araudian eta sentsibilizazioaren eta hedapenaren arloan aplikatuko dira.

Osasun sailburuak gobernu-bileraren osteko prentsaurrekoan nabarmendu duenez, gizartea heldu, eta keaz zein tabako-mendekotasunaz libratu den bezala, gai izan behar gara kultura-eraldaketa lortu, eta alkohola ez izateko halabeharrezko aldagai gazteak eta festa ekuazioan.

Izan ere, Jon Darponen aburuz, egiazko osasun publikoko arazoa da. Arazoaren garrantziaz jabetzeko, 4 eskola-ikasletik 3k alkohola probatu dutela kontuan hartu behar da. Esan du aste barruko kontsumo-mailek joera egonkorra dutela azken urte hauetan, baina kontsumo intentsiboak (asteburuetako mozkorraldiak edo intoxikazio etilikoak eta binge drinking-a edo betekadetan oinarritutako kontsumoa) igo egin dira. Horrenbestez, jokabide-aldaketa gertatu da: kontsumoa gero eta goiztiarragoa eta intentsiboagoa da.

Programa osatzeko, aintzat hartu dira ebidentzia zientifikoak eta Euskadiko errealitatea. Hala, hainbat esparruk azken urteetan abiarazitako ekimenei jarraipena emango zaie, erakunde- eta sektore-arteko koordinazioan oinarrituta, modu integralean eta eraginkorrean aurre egiteko gakoa horixe da eta. Sailburuak azpimarratu du Adingabeak eta Alkohola programak hori duela xede, eta Eusko Jaurlaritza osoaren konpromisoa dela honako hau: Estrategia bateratua aplikatu, eta urrunago iritsi behar gara inplikatutako eragile guztiak, adingabeen gehiegizko alkohol-kontsumoari eta dituen ondorioei aurre egiten dion ekinbide instituzionala areagotzeko.

Horretarako, programako neurri guztiak helburu jakin batzuk lortzera bideratuta daude. Sailburuak dekalogo honetan laburbildu ditu:

1.- Erakundeen ekinbidea areagotzea.
2.- Alkohola kontsumitzen hasten diren adingabeen kopurua jaistea.
3.- Kontsumitzen hasteko adina atzeratzea.
4.- Adingabeen arrisku handiko kontsumoak eta kontsumoaren maiztasuna murriztea.
5.- Dakartzan arazoei aurre egitea.
6.- Gazteen parte-hartzea handitzea osasun-politiketan.
7.- Gazteen ezagutza eta sentsibilizazioa hobetzea.
8.- Gazteek edateko jasaten dituzten presioak murriztea, bereziki alkoholaren sustapenei, babesletzari eta eskuragarritasunari dagokionez.
9.- Ordezko aisialdi-jarduera osasungarriak eskaintzea.
10.- Ohitura osasungarriak eta osasunaren kultura sustatzea, adingabeek alkohol-kontsumoari uko egitea eta gizartearen jarrera-aldaketa barne hartuta.

Programa gaur aurkeztua izan ondoren, Batzorde Zuzendaria eratuko da berehala. Bertan hartuko dute parte Osasun Sailak eta Lehendakaritza berak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak, Justizia eta Herri Administrazioko sailak eta Segurtasun sailak, Eusko Jaurlaritzari dagokionez. Alabaina, foru aldundiek, udalek eta EUDELek ere parte hartuko dute, hala nola Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak, besteak beste.

Adingabeak eta Alkohola programaren eduki osorako sarbidea:
http://www.osakidetza.euskadi.net/r85-ckdrog03/eu/contenidos/informacion/alcoholismo/eu_6692/alcoholismo_e.html

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PCTolosa
    2014.eko maiatzak 29

    Comentario de Twitter:
    #Euskadi Presentado programa “"Menores y Alcohol"”

    -Atajar consumo excesivo y el clima social de permisividad: http://t.co/lwf1W4HUJh