Berriak Segurtasuna
Eu

Erabakia: "R.A.S.D.-BIZKAIA" Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoaren Lagunen Elkartearen esku eta doan honako hauek lagatzea baimentzeko dena: polizia zereginetarako diren hainbat ondasun. (2014-05-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko maiatzak 27

LABURPENA

SAHARAKO POLIZIARI MATERIAL GEHIAGO EMATEA ADOSTU DA

Bulegoko altzariak, arropa eta ekipo elektrogenoak

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Poliziari materiala doan lagatzea onartu du gaurko bileran Gobernu Kontseiluak, Segurtasuneko sailburuak proposatuta. Dagoeneko erabiltzen ez den materiala da, baina oraindik ere baliagarria izan dakioke Saharako Poliziari bere zereginetarako. Jaurlaritzak eta Segurtasun Sailak eta Saharako herriari laguntzeko duten politikari jarraiki egingo da lagapena.

Bulegoko materiala -esaterako, mahaiak, aulkiak, armairuak eta idazteko makinak- eta arropa -besteak beste, anorakak eta hainbat motako zapatak- lagako zaizkio Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Poliziari, erabaki denez. Gainera, zenbait ekipo elektrogeno eramangarri ere emango zaizkio. Material guztia Bizkaiko SEADren Lagunak elkarteari emango zaio, eta elkarteko boluntarioak arduratuko dira materiala Sahara eramateaz eta bertakoei emateaz.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Ertzaintzak eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak lankidetza-politika bat dute Saharako herritarrak prestatu eta artatzeko, eta material-dohaintza hau horren ildotik egingo da. Aurretik ere egin izan da dohaintzarik, batik bat, erabiltzen ez diren autoak eta material humanitarioak, eta, gainera, Ertzaintzak eta Arkauteko Akademiak lankidetza eskaini dute Saharako polizia-agintariak prestatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau