Berriak Lehendakaritza
Eu

Memoria historikoa berreskuratzeko proiektuetarako diru-laguntzak onartu dira. (2014-05-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko maiatzak 27

LABURPENA

Jaurlaritzaren Kontseiluak argi berdea eman dio gaur, 105.000 euroko diru-laguntzen deialdiari memoria historikoa berreskuratzeko proiektuetak egiteko.

Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritza izango da diru-laguntza horiek tramitatzeko arduraduna; diru-laguntza horien helburua proiektuak sustatzea izango da 1936-1977 tartean Euskal Autonomia Erkidegoaren alorrean memoria historikoa eta balio demokratikoen, demokraziaren aldeko borroka eta askatasuna berreskuratzeko, zabaltzeko eta ezagutzeko.

Diru-laguntza horiek izaera pribatuko eta asmorik gabeko pertsona juridikoak eskatu ahal izango dituzt beraien estatutuetan lehen aipatutako helburuak jasotzen badituzte. Horretarako, hilabeteko epea izango dute deialdia EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera. Argitalpen hori maiatzaren 30ean izango da.

Diru-laguntza horietaz gain, Eusko Jaurlaritzak memoria historikoaren berreskupenerako eragile aktiboa denez Aranzadi Elkartearekin elkarlan programa dela eta 75.000 euroko diru-laguntzari eutsiko dio, Jaurlaritzak harreman estua baitu elkartearekin. Bestelako eragileekin ere elkarlanari eta diru-laguntzei eutsiko zaie. Hori guztia, gai honetan Eusko Jaurlaritzaren oinarri diren printzipioak jarraituz: egia, justizia, erreparazioa eta gehiagotan gertatuko ez delako bermea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau