Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 900.000 euro bideratuko ditu bakea, bizikidetza eta giza eskubideen alorreko ekimenak laguntzeko. (2014-05-27(e)ko Kontseiluan hartutako erabakiaren laburpena)

2014.eko maiatzak 27

LABURPENA

Eusko Jaurlaritzak aurten 900.000 euro bideratuko ditu bakea, bizikidetza eta giza eskubideen alorreko proiektuak diruz laguntzeko. Diru-laguntzen deialdia Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu du gaur, Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bi ebazpenen bitartez.

Zehazki, 600.000 euroko emango dira Eukal Autonomia Erkidegoaren erakundeak eta gizarte mugimenduek garatzen dituzten programetarako eta ekimenetarako; eta 300.000 euroko, EAEko udal eta herri erakundeek aurkezten dituzten proiektuetarako.

Bi kasu horietan, eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da EHAAn argitaratzen den egunetik kontatzen hasita. Argitalpen hori maiatzaren 30ean izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau