Berriak
Eu

Gobernu Kontseilua neurri multzo bat aztertzen ari da “aurrezteko eta administrazioa arrazionalizatzeko”

2010.eko maiatzak 18

Eusko Jaurlaritzak “beharrezkoa den informazio guztia bildu nahi du”, pertsona horien etorkizunari buruzko “erabaki bat” hartu aurretik

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, Gobernu Kontseilua neurri multzo bat aztertzen ari da “aurrezteko eta administrazioa arrazionalizatzeko”. Horren helburua da gastua murriztea, eta, hortaz, baita defizit publikoa ere, baina aldi berean enplegua sortuz. “Euskadi ezin gera daiteke ahalegin komunetik kanpo”, aipatu du Mendiak. Bere esanetan, Lehendakaria izango da neurri horiek ezagutzera emango dituena, Eusko Legebiltzarrean, diputatu nagusiekin bildu ondoren. Eusko Jaurlaritzak erabaki du “Miñano” deritzan kasuan auzitegiak ireki duten auzian pertsonatzea, lehengo Exekutiboko kide batzuen inputazioa ezagutu eta gero.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, Gobernu Kontseilua neurri multzo bat aztertzen ari da “aurrezteko eta administrazioa arrazionalizatzeko”. Horren helburua da gastua murriztea, eta, hortaz, baita defizit publikoa ere, baina aldi berean enplegua sortuz. Bozeramaileak errepikatu duenez, Eusko Jaurlaritza legegintzaldiaren hasieratik egon da neurri horiek hartzen eta “bere etxeko lanak egiten jarraituko du”, Gobernu zentralak planteatutako neurrien xehetasunak ezagutu ondoren. “Euskadi ezin gera daiteke ahalegin komunetik kanpo”, aipatu du Mendiak. Bere esanetan, Lehendakaria izango da neurri horiek ezagutzera emango dituena, Eusko Legebiltzarrean, diputatu nagusiekin bildu ondoren.

Asteko Gobernu Kontseiluaren ohiko prentsaurrekoaren ostean, Idoia Mendia Jaurlaritzaren bozeramaileak jakinarazi ditu bilera horretan hartutako erabaki nagusiak.

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak iragarri du Gasteizko Exekutiboa eta “Jaurlaritzaren partaidetza duten sozietate publiko guztiak” pertsonatuko direla “Miñano” kasuagatik auzitegietan ireki den kasuan. “Jaurlaritzak auzi honekin zerikusia duten espediente guztiak eskuratuko dizkie auzitegiei”, gaineratu du Mendiak, Ibarretxeren Gobernuko goi kargudun batzuek kasu honetan inputatuta daudela ezagutu ondoren. Horren arabera, eroskeria, eragimen-trafikoa eta kapital-zuriketa leporatzen zaie pertsona horiei.

Hirueletasun proiektu pilotua

Gobernu Kontseiluak onartu du, Hezkuntza sailak proposatuta, unibertsitatez kanpoko eta itunpeko ikastetxeentzako deialdi bat, esperimentazio-proiektuak garatzeko hezkuntza hirueledunaren esparruan. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzak atea irekitzen dio “esperimentazio hirueledunari” 40 ikastetxetan -15 itundutako ikastetxe eta 25 ikastetxe publiko-. Ikastetxe horiek ekainaren 10era arte aurkeztu ahal izango dituzte beren proposamenak Hezkuntza sailaren webgunearen bidez.

Deialdia lehen hezkuntzako laugarren mailarentzat eta/edo DBHko 1. mailarentzat dago diseinatuta. Programaren iraupena 3 ikasturtekoa izango da; beraz, lehenengo urte honen ostean, ikastetxe gehiago aurkeztu ahal izango dira.

Isabel Celaá Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, “ikasleek gutxienez 5 ordu edo saio (6 bigarren mailan) egin beharko dituzte hizkuntza bakoitzean: gaztelania, euskara eta ingelesa”. Gutxieneko horrekin, sailak “ikastetxe bakoitzak erabakiko lukeen ordutegi-atribuzio bat emango du, bere ikasketa-ordutegiaren % 40rako, ikastetxeak egokientzat jotzen dituen hizkuntzetara bidera dezan”, azaldu du.

40 ikastetxe horientzat 445.000 euro aurreikusten dituen esperimentazio horretan parte hartzeko, Eskola Kontseiluak eta Klaustroak hartutako erabakiari dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko da; bestalde, ikastetxeak sistema bat eskaini beharko du familiak sartu ahal izan daitezen lehenengo esperimentazio hirueledun honetan. Hezkuntza sailburuordearen presentziapean, Batzorde batek ikastetxeen eskariak aztertuko ditu.

Urriaren 25a, jaieguna 2011n

Beste alde batetik, Gobernu Kontseiluak 2011ko lan-ordutegia onartu du. Bertan, aurreneko aldiz, Euskadiren Egunaren jaia agertzen da, urriaren 25ean.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2010.05.18)

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2010-05-18n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Idoia Mendia, bozeramailea; Isabel Celaá, sailburua