Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Uribe Ospitaleko lanak hasi egin dira

2010.eko maiatzak 18

Uribe Ospitaleko lanak astelehen honetan hasi dira, Eusko Jaurlaritzako Patxi Lopez Lehendakariak lehenengo harria jartzearen protokolo-ekintzaren ostean. Ospitalea Bizkaiko Urduliz udalerrian dago eta eskualdeko 170.000 biztanle atendituko dira bertan. Esan beharra dago, orain arte horrelako baliabide asistentzialik gabeko euskal eskualde bakarra izan dela.

2013ko udaberrian prest egongo den Uribe Ospitalea, akutuen ospitale orokorra izango da eta ospitale handien espezialitate berberak izango ditu. Horrez gain, asistentzia mailen arteko lotura eta erlazio-artekoa hobetu zein, ohiko ospitaleratzearen alternatibak sustatzeko diseinatu egin da (etxeko ospitaleratzea, anbulatorioko kirurgia handia, ospitaleratze gabeko kirurgia...).

Gastuen hasierako aurreikuspena 78 milioikoa izan da, baina ospitalea eraiki eta martxan jartzea udalerri, eskualde eta Bizkai osorako aberasgarria izango da. Izan ere, zuzeneko 800 lanpostu eta zeharkako beste 700 sortuko dituela aurreikusten da.

Lanen lehenengo fasea -lurrak eta egitura mugitzea- 2011ko irailean bukatuko da eta bigarrena, etxaurreak,  guneen banaketa eta instalazioak, 2013aren hasieran. Ospitalea hornitu ostean, urte horretako maiatzean egongo da prest Uribe Ospitalea eta hilabete barru Ama-Haurrentzako Pabiloiko lanak hasiko dira. Ospitalearen handitze honen bidez, 2015eko udatik aurrera eskualdeko herritarrek zerbitzu hori ere izango dute eskura.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko