Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

GAUR (sic) egitasmoak 8 bideo sortzaile euskaldunen lanak 8 herrialde ezberdinetara eramango ditu

2014.eko maiatzak 26

Euskal arte garaikidea nazioarteko testuinguruan ezagutzera emateko asmoz, Etxepare Euskal Institutuak GAUR (sic) jarri zuen abian 2011ean; bideo formatuko lan-bilduma ibiltari batean gorpuztu den ikerkuntza lana da GAUR (sic), Nekane Aranburuk zuzendu duena. Azken hautaketak zortzi proposamen sortzaile ditu ardatz: Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe), Colombina´s (Larraitz Torres eta Sandra Cuesta), Aitor Lajarin,  Zuhar Iruretagoiena, Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum, Saioa Olmo, Juan Aizpitarte eta Ixone Sadaba.

GAUR (sic) zortzi herrialde ezberdinetan ikusi ahal izango da, Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo (AECID) erakundearen laguntzaz. Inaugurazioa ekainaren 12an izango da Londresen (Britainia Handia), bikaintasuna eta nazioarteko ikusgaitasuna eskaintzen dituen PINTA (Earl’2 Court Exhibition Centre) jaialdiaren baitan. Ekainaren 15a arte izango da ikusgai bertan.

Segidan, eta 2015eko otsailera arte, erakusketak nazioarteko bidaian jarraituko du eta ikusgai izango da Tegucigalpa (Honduras), San José (Costa Rica), México DF, Montevideo (Uruguay), Córdoba (Argentina), Santiago de Chile eta Managua (Nicaragua) hirietan, AECIDen menpekoak diren herrialde horietako kultur guneei esker.

GAUR (sic)-ek bat egiten du Nekane Aramburuk azken urteotan aurrera eraman dituen ikerketekin. Horiek bi lerro nagusi dituzte: Estatu Espainiarreko bideoartearen analisia eta bilakaera, batetik; eta lan horiek ikustarazteko eta zabaltzeko tresnak, bestetik; (Todo cuanto amé formaba parte de tí : Damasco, Dublín, Bruselas eta PhotoEspaña/Madrid) , Videoarte en España (Fundación Arte y Derecho) eta Caras B del Videoarte en España (Bangkog, Seul, Sydney..). Ikerketa berri hau gauzatzeko erabilitako  metodologiari dagokionez, material berri edota ia amaituaren eskaneatzea izan da lanaren abiapuntua, gai nagusiarekin lotura bilatuz eta eta koherentzia landuz .

GAUR (sic) ez da soilik sormen lan nabarmenenak gorpuztu edota belaunaldien arteko erakusketa-diagnostikoa egin nahi duen gaur egungo artearen ikuspegiaren lagina. Egungo euskal sorkuntzaren egoera ezagutzera ematea ere badu helburu, arte garaikidearen genealogiaren testuinguruan eta ikuspuntu formalistaz eta bertikalaz haratago; egungo egoeraren berrikusketa egin nahi du egitasmoak, edukietan, irudien osaketan eta  nazio zein nazioarteko ekoizpen ereduetan izan den bira nabarmenduz,

Horregatik, hautaketa prozesu horretan nazioarteko perfila duten ibilbideei eman zaie lehentasuna, betiere jarrera kritikoak ordezkatzen dituztenak eta konpromezua azaldu dutenak, bai euren bilakaera pertsonaletan eta sozialetan, bai garaikidetasuna eta tradizioa edo maila intimoa eta kolektiboa uztartzean,  edota esparru publikoa eta identitate berriak eraikitzen jarduten dutelako. Horrek guztiak ez luke zentzurik, lan horiekez balira horren guztiaren adierazle zuzenak. Hori dela eta, hautaketa 8 lan ezberdinetan oinarritu da, aipatutako guztia gorpuzteko indarra nahikoa duten lanak (Grupo Gaur-eko kideak ere 8 izan ziren; izan ere komisarioak taldearen berrirakurketa historiografikoa ere egin du erakusketaren azalpen teorikoan).

“GAUR” da Escuela Vasca-ko lehen taldeko 8 ikaslek 1966an hartu  zuten izena. Gipuzkoan jaio zen elkartea, nazioarteko abangoardiarekin harremana eta elkarrizketa berreskuratzeko asmoarekin, eta aitzindari bilakatu ziren hainbat kontu artistiko eta pentsamenduarekin lotutakoak lantzeko moduan. Nazioarteko erreferente bilakatu ziren, batez ere, taldea osatu zuten pertsonen izaerengatik, eta ez horrenbeste taldea beraren kohesioagatik -1969an desegin zen-.

GAUR(sic)-en bitartez, hiru ardatz nabarmen bereizi dira jarduera artistiko kontenporaneoetan: emakumeen burututako lanen indarra, eta horien nagusitasuna; taldean egindako lanen ugaritasuna; eta diziplinarteko saltoa ezartzea.

 

LANAK

Pilota Girls. Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana y  María Ibarretxe)

Hacia la luz y los vegetales. Colombina´s (Larraitz Torres y Sandra Cuesta)

Postcity. Aitor Lajarin

Vexations. Zuhar Iruretagoiena

Working progress. Iratxe Jaio y Klaas van Gorkum.

HamaikaSaioa Olmo

Gen. Juan Aizpitarte

Shipwreck With Spectator (Naufragio con Espectador). Ixone Sadaba.


Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Nekane Aramburu, Sandra Cuesta, Larraitz Torres, Saioa Olmo, Juan Aizpitarte