Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Lehendakariak 2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria eman dio Gregorio Monreali

2014.eko maiatzak 27

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek 2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria eman diote Gregorio Monreal historialari eta legelariari gaur arratsaldean Lehendakaritzan, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean.

«Sari honek gure herriaren historiarekiko eta etorkizunarekiko konpromisoa aintzatesten du», nabarmendu du Urkulluk. «Izan ere, Gregorio Monrealek aktiboki parte hartu du gaur gure autogobernua egituratzen duten erakunde politikoen oinarriak jartzeko prozesuan».

Lehendakariak nabarmendu du, halaber, saridunak euskal erakunde publikoen garrantzia agerian jarri duela. Bere lan zientifikoaren zatirik handienak «bi foru-monumentu handi» izan ditu ardatz; alegia, «Bizkaiko zuzenbide historikoa eta Nafarroako zuzenbide historikoa».

Monrealek Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen, eta Zuzenbidearen eta Erakundeen Historiaren katedradun emeritua da Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Gainera, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea izan zen, eta Baskoniako Zuzenbide Historikoko Unibertsitate Erakundeko zuzendari zientifikoa.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anamarti4
    2014.eko maiatzak 27

    Comentario de Twitter:
    El lehendakari hace entrega a Gregorio Monreal del Premio Euskadi de Investigación 2013 http://t.co/grsfEjvPdT te amo @iurkullu animo

  • ana
    2014.eko maiatzak 27

    me ha gustado el video sobretodo cuando he oido el pueblo de ETAYO NAVARRA , mi abuela nacio en este pueblo , estoy contenta animo a @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gregorio Monreal