Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak martxan jarri du «adingabeak eta alkohola» programa gehiegizko kontsumoa eragozteko asmoz

2014.eko maiatzak 27

«Adingabeak eta Alkohola» programa Gobernu-kontseiluan aurkeztu du gaur Jon Darpon Osasun sailburuak. Hain zuzen ere, adingabeen gehiegizko kontsumoa eragoztea eta jokabide horiekiko permisibitate-giro sozialarekin amaitzea dira ekimen honen helburu nagusiak.

Darponen ustez “egiazko osasun publikoko arazoa da” adingabeen alkohol kontsumoa. Izan ere eta emandako datuak kontuan hartuta, 4 eskola-ikasletik 3k alkohola probatu dute. Sailburuak azaldu du kultura-eraldaketa bat lortu nahi dela alkohola ez izateko halabeharrezko aldagaia festaren ekuazioan.

Programa honek hainbat neurri jarriko ditu martxan hezkuntza, osasun eta familia eremuan. Gainera, Batzorde Zuzendaria eratuko da honen jarraipena egin ahal izateko. Bertan Jaurlaritzako sei sailetako ordezkarik, Foru Aldundiek, Udalek eta honekin harremana duten beste eragile batzuek hartuko dute parte.

Gaur Jaurlaritzaren Kontseiluan jorratutako beste gai batzuen artean arrantza eta akuikultura sektoreari 10 milioi euroko diru-laguntza ematea onartu da. Bestalde, milioi bat euroko diru-laguntzak zuzenduko dira memoria historikoa berreskuratzeko, zabaltzeko edota ezagutarazteko proiektuak finantziatzeko eta giza eskubideak sustatzen dituzten proiektuak bultzatzeko.

Euskadi turismo gisa sustatzeko Donostiako Igeldo mendiko funikularra eta parkea “Kultura ondasun Monumentu multzo kategorian” Izendatu du Jaurlaritzak eta honez gain, Saski Baskoniarekin hitzarmen bat sinatuko du Basque Country marka sustatzeko Gasteizen izango den Superkopan.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabaki nagusiak (2014.05.27)

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @crisdomirico
    2014.eko maiatzak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @ezkerraldea_enk: El Gobierno Vasco pone en marcha un Programa para atajar el consumo de alcohol entre menores http://t.co/JHIQDXrBsU

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)