Berriak Segurtasuna
Eu

Lehendakaria ertzainak oroitzeko eta kondekorazioak emateko urteroko ekitaldiaren buru izan da

2014.eko ekainak 01

Iñigo Urkullu lehendakaria, Segurtasun sailburu den Estefania Beltran de Heredia sailburuarekin batera, Zerbitzu-egintzetan hildako ertzainak omentzeko eta polizia-lana saritzeko dominak emateko ekitaldiaren buru izan dira. Zerbitzuan zeudela hildako agenteei omendu dituzte eta aparteko merituengatik bereiztu diren ertzainei kondekorazioak eman dizkiete, urtero bezala. Polizia-jardunaren aitorpenerako domina jaso dute zortzi agentek, horietatik bostek bereizgarri berdearekin eta hiruk gorriarekin.

Ekitaldian zehar, lehendakariak aitortu du harro dagoela Ertzaintzarekin, bere haragitan ETAren indarkeria sufritu duen Ertzaintzarekin, alegia. Urkulluk gehitu du nekagarria dela ikustea ETAren amaieraren eta biktima errugabeei eragindako kalte injustuaren aitorpenaren atzerapena. Testuinguru honetan lehendakariak adierazi du itxaropena dela bidea normalizazio eta bizikidetza baketsu batera igarotzeko. Honetan Ertzaintzak berebiziko garrantzia izango duela azaldu du Urkulluk, izan ere, Jaurlaritza lanean dihardu ikerketara eta prebentzio-eremura bideratutako polizia integral baten eraldaketan.

Bai lehendakariak zein sailburuak hildakoen oroigarri eta kondekoratutako ertzainen omenez hitz batzuk eskaini dituzte. Biek beren esker on pertsonala eta  miresmena adierazi die Ertzaintza osatzen duten pertsona orori eta bereziki, omenduei hauek gizartearentzako egiten duten lan “zintzo eta funtsezkoagatik”.

Dominen banaketa
Ertzaintzaren buruak, Jorge Aldekoak, hasi du ekitaldia ongi-etorria emateko agur baten bitartez. Ondoren, lehendakariak dominen entrega egin du, bost bereizgarri berdearekin eta hiru gorriarekin (Ertzaintzaren kondekorazio gorena). Bereizgarri gorriko kondekorazioetako bat hil ostekoa da, eta istripu batean hildako agente baten senideei eman diete.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko ekainak 02

    ME ALEGRO MUCHO POR EL ACTO ESTO ES BUENO RECORDANADO LAS VICTIMAS ANIMO A @iurkullu

  • @Mleanizbarrutia
    2014.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Homenaje a los ertzainas fallecidos y entrega de medallas al mérito policial. Eskerrik beroenak egindako lanagatik. http://t.…

  • @gerar62
    2014.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Homenaje a los ertzainas fallecidos y entrega de medallas al mérito policial. Eskerrik beroenak egindako lanagatik. http://t.…

  • @Jatabepower
    2014.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @iurkullu: Homenaje a los ertzainas fallecidos y entrega de medallas al mérito policial. Eskerrik beroenak egindako lanagatik. http://t.…

  • @iurkullu
    2014.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    Homenaje a los ertzainas fallecidos y entrega de medallas al mérito policial. Eskerrik beroenak egindako lanagatik. http://t.co/GBSPo0An0L

  • @rgartzia
    2014.eko ekainak 01

    Comentario de Twitter:
    Lehendakaria Ertzainak oroitzeko eta kondekorazioak emateko urteroko ekitaldiaren buru izan da... http://t.co/ySLcatOb9O

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)