Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak parte hartu du Aguirre lehendakariari buruzko biografia baten aurkezpen-ekitaldian

2014.eko maiatzak 26
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Lehendakaria Jose Antonio Aguirreri buruzko biografia baten aurkezpenean izan da
La política como pasión. El Lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960) liburua aurkeztu dute gaur goizean Euskadiko Artxibo Historikoan. Ludger Mees, José Luis de la Granja, Santiago de Pablo eta Antonio Rodríguez Ranz irakasleek idatzi dute biografia zientifiko hori, eta Iñigo Urkullu lehendakaria aurkezpenean izan da.

Urkulluk Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariak Europaren alde egindako apustua nabarmendu du.  «Europarren etxe ez den» Europa bat, atzoko hauteskundeen harira, adierazi du lehendakariak. Gehitu duenez, emaitzek «arduragabekeria eta distantzia» islatzen dute, eta, hori dela-eta, oinarrizko zerbitzuak indartzen dituen, prestakuntza, berrikuntza eta suspertze-politikak babesten dituen eta bakea eta bizikidetza ardatz dituen Europa bat nahi du. Azken batean, «gertuagoko» Europa bat.



Erakundeetako, politikako, unibertsitateetako eta kulturako ordezkariak izan dira La política como pasión. El Lehendakari José Antonio Aguirre (1904-1960) liburuaren aurkezpenean. Bai eta Aguirre lehendakariaren beraren alaba Aintzane Aguirre eta beste senide batzuk ere.

Aguirre, eragin handiko liderra

Liburuaren koordinatzailea den Ludger Mees-ek azaldu duenez, testu hau José Antonio Aguirreri buruzko hamar urteko ikerketa lanaren fruitua da. Mees historialariak Aguirreren lidergoa eta honek XX. mendeko politikan eragiteko izan zuen ahalmena azpimarratu du. "Ezin liteke ulertu euskal historia garaikidearen hein handi bat José Antonio Agirreren bizitza politikoa ezagutu gabe", dio liburuak.

Ludger Mees-ek adierazi du politika "pasioz" bizi izan zuela Aguirrek: sufrimendua alde batetik eta bestetik, politika bere bizitzako alderdi guztietara eramanaz.



AL 50 Batzordea

AL 50 Agirre Lehendakaria Batzordea, Juan María Atutxa buru duena, 2010ean sortu zen, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariaren heriotzaren 50. urteurrena ospatzeko. Liburu honekin, bada, amaitu egin ditu AL 50 Batzordeak bere egitekoak.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2014.eko maiatzak 27

    pues me alegro muchisimo por el acto animo @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)