Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Politika Publikoak Ebaluatzeko Proiektuari buruzko informazio-saioa

2010.eko maiatzak 18

Aurreko 2009ko abenduaren 18an, Eusko Jaurlaritzaren eremuan politika publikoen ebaluazioa sustatzeko EVALUA Sarea eratzeko bilera egin zen.

Harrezkeroztik, EVALUA lankidetzarako gune birtuala martxan jarri da, dagoeneko 45 kide duena, ebaluazio gaian dabiltzan administrazioen arteko lantalde batzuetan esku hartzeari hasiera eman zaio eta sailei planak prestatzeko orientabide batzuk bidali zaizkie, zeinetan ebaluazioren ikuspegia jaso den.

Ekintza hauek, Eusko Jaurlaritzak duen legegintzaldi honetan plan eta politika publikoen ebaluazioak, oro har, sustatzeko helburuarekin bat datoz.

Politika publikoen ebaluazioari dagokion erakunde-politika bat diseinatzeko lehenengo urrats gisa, Koordinaziorako Zuzendaritzak (Lehendakaritza) eta Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzak (Justizia eta Herri Administrazio Saila) Eusko Jaurlaritzako sail eta erakunde autonomo guztietan ebaluazioaren oraingo egoeraren diagnosi bat burutuko dute. Era berean, biek elkarrekin identifikatuko dituzte zeintzuk izango diren gara daitezkeen jarduera nagusiak sailek eta erakunde autonomoek ebaluazioak egin ditzaten laguntzeko.

"Ezarpen Plana" definitu eta horren diagnosi hori prestatzean barne parte-hartze handia lortu nahian, ondoren zehazten den proiektuaren hasierarako INFORMAZIO SAIOra deitzen dugu:

  • Eguna: 2010eko maiatzaren 19a
  • Ordutegia: 9:30etik 15:00etara.
  • Tokia: Eusko Jaurlaritzako Areto Nagusia. Lakua II.
  • Hartzaileak: ebaluaketarekin nolabaiteko harremana duten pertsonak (bai zuzendariak bai teknikariak) eta, oro har, politika edo programen kudeatzaileak izanik, politika publikoen ebaluaketan interesa duten guztiak.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Berrikuntza eta Administrazio Electronikoaren Zuzendaria