Berriak Osasuna
Eu

Amaitu da osasun-hondakinak kudeatzeko baldintzak arautuko dituen Dekretuaren proiektuari ekarpenak egiteko fasea

2014.eko maiatzak 23

Osasun-hondakinak kudeatzeko baldintzak arautuko dituen Dekretuaren bidez, hondakinen arloko legedia berrira egokitzea ahalbidetuko da; alegia, hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko 22/2011 Legean ezarritakora, eta, oro har, osasun publikoko arloari dagokionez, osasun publikoaren 33/2011 Lege Orokorrean ezarritakora. Egokitzapenak orain arteko erabilitako prozedurak sinplifikatzea ekarriko du, osasun-hondakinak sortzen eta kudeatzean dituzten enpresen kudeaketari eta kontrolari dagokionez.

2014ko apirilaren 14 Iragarkiaren bidez, EHAAk publikoki jakinarazi zen Dekretu-proiektua, interesa izan zezakeen orok egoki iritzitako alegazioak egiteko. Eztabaida eta herritarren ekarpenak errazteko, Irekian ere zabaldu zen proposamena. Hala ere, ezarritako epea behin amaituta, ez da proposamenaren gaineko iruzkinik jaso.

Bestalde, informaziorako sarbidearen eta parte-hartze publikoaren eskubideak arautzen dituen 27/20006 Legearen 16. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, proiektua Osakidetzari, enpresa-elkarteari, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Medikuen, Odontologoen eta Estomatologoen Elkargo Ofizialei, Erizainen Elkargo Ofizialei, Albaitarien Elkargo Ofizialei, Farmazialarien Elkargo Ofizialei eta Podologoen Elkargo Ofizialei, Foru Aldundiei eta Euskadiko Ingurumen-industrien Kluster Elkarteari helarazi zitzaien, alegazioak egin zitzaten. Onartuko diren alegazioekin, eta nahitaez egin beharreko txostenak egin ondoren, azkenean Gobernu Kontseilura bidaliko da lege-proiektua, hark onets dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau